“Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean”

  • Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan zazpi ganbara antolatzea erabaki dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 12an - 07:13
Azken eguneraketa: 10:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarte moduan ezarri eta otsailean hasiko dira ganbara hauek proposatzen, bakarrik, haurdun edo haur sortu berriekin diren emazteei. 150 eta 200 euro inguruko parte hartze xumearekin, ideia da «trantsizio» gune bat izatea, horretarako gehienik urte bateko egonaldia egiten ahalko dute. Helburua da, amari eta haurrari urtebeteko pausa eta segurtasuna eskaintzea, ondoko etxebizitza bilatzeko laguntza pertsonalarekin eta diru-kudeaketarako prestakuntza programa batekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!