'Caliban eta sorgina' saritu dute Nafarroako liburu dendek iazko euskarazko liburu onenaren kategorian

  • Diego de Haro Nafarroako liburu denden elkarteak 2017an argitaratutako hiru lan saritu ditu, tartean Silvia Federiciren Caliban eta sorgina saiakeraren euskarazko itzulpena.


2018ko otsailaren 28an - 17:22
Nafarroako liburu dendek iazko uztatik nabarmendu dituzten hiru liburuak.

Saritutako beste bi tituluak gaztelaniaz argitaratutakoak dira: Eduardo Halfonen Duelo eta Jesus Marchamalok idatzi eta Marc Torices-ek ilustratutako Cortazar, Julio Cortazar idazle argentinarraren inguruko lana.

Baina kasu honetan, nabarmendutako lan horiek bezainbesteko garrantzia du sariak berak, Nafarroako liburu denden gogoeta batetik etorri baita.

Katakrak liburu dendako Hedoi Etxartek Twitterren azaldu duenez, sari hau gremioarentzat jauzi bat izan da, “logistikaz arduratzetik (Liburuaren eguna, Liburu azoka) geure ogibideaz eta irakurketez eztabaidatzera” pasa direlako liburu dendetako kideak. “Solasaldi horien emaitza izan da sari hau”.

Izaera sinbolikoa du sariak, ez zaie irabazleei dirurik emango. Martxoaren 16an banatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu dendak
Eva Forest liburutopia
Utopiaren ortzimugari so

Elkargunerako eta hausnarketarako espazio izateko sortu berri dute Eva Forest liburutopia Gasteizko erdigunean. Liburuak baino, jakintza dute oinarrian. Pentsamendua, memoria eta transmisioa. Pentsatzen gozatzea. Kafetegia eta liburu denda korridore labur batek eta umeen txokoak... [+]


2022-10-09 | Reyes Ilintxeta
Aritz Otazu. Liburu zaharren azken mohikanoa
"Ez da bidezkoa Nafarroako Artxiboak urtean soilik 8.000 euro izatea antzinako liburuak erosteko"

Frantzian bereziki, baina mundu erdian barrena ibiltzen da Aritz Otazu XVI. eta XVII. mendeetako liburuen bila. Nafarroako eta Euskal Herriko historia ezagutzera ematea da bere pasioa eta zuzentzen duen Mintzoa Argitaletxearen xedea. Mintzatzen ematen du egun osoa: bezeroekin,... [+]


2022-03-17 | ARGIA
Danele Sarriugartek euskaraturiko Walden-entzat izan da Nafarroako Liburudenden Elkartearen saria

Danele Sarriugarte idazleak euskaratutako David Thoreauren Walden liburuak jaso du Nafarroako Liburu Denden Elkartearen euskarazko libururik onenaren saria.


2021-11-09 | ARGIA
Amazonen estrategiari aurre egin eta liburu denda txikiak lagundu nahi dituen Frantziako lege berria

Amazon ahalguztidunak bidalketa gastuak kobratu gabe banatzen ditu liburuak, baina liburu denda txikiek ezin dute halakorik egin, bizirauteko etekin duin bat jaso nahi badute. Horri aurre egiteko, zehazteke dagoen gutxieneko bidalketa gastu kopuru bat kobratzera derrigortuko du... [+]


Eguneraketa berriak daude