Erabaki dute sindikatuek: ez da greba orokorrik izanen. Ostegunean bildu ziren Jaka Horien mugimenduari begira jarrera bat adosteko. Testu amankomun bat argitaratu zuten, "bortizkeriak" gaitzetsi eta hitz erdika Frantziako Gobernua negoziatzera deitzeko.
Ez dute, haatik, "ekintza bateraturik" aurreikusi, eta ez dute aldarrikapen bateraturik adostu. CFDT, CGT, FO, CFE-CGC, CFTC, UNSA eta FSU sindikatuek izenpetu dute testua. Solidairesek uko egin dio, adierazpena «jokoz kanpo» dagoela ebatzita: «Sindikatuek erabaki dute urgentea dela ezer ez egitea». Greba orokorrera deitzea nahi zuen Solidairesek, "lansari igoerak eta eskubide sozialak" eskuratzeko. Gainerako sindikatuek ez diote jaramonik egin. "Eremu sindikalean" geratu nahi izan dutela azaldu du FO sindikatuko Yves Veriek, eta gobernuari dei egin dio negoziazioak hasteko. Philippe Martinez CGTko idazkari nagusiak ere uko egin dio Jaka Horien mugimenduarekin bat egiteari: «Gurekin hitz egiteari uko egiten dio gobernuak, baina norekin mintzatuko da? Biziki nardatuak dira», adierazi du, Le Monde egunkarian.
Mezua argia da: sindikatuek Jaka Horiekin sortutako mugimendua baliatu nahi dute gobernua negoziatzera behartu, aitzinamendu sozial batzuk lortu, eta azken urteetan herritar anitzengan galduz joan diren prestigioa berreskuratzeko. Baina zer negoziazio? Zer aitzinamendu? Indar harremana ez dago sindikatuekin, Jaka Horiekin dago. Eta, hiru astez, sindikatuek azken urteetan lortu ez dutena kausitu dute: gobernuak gibel egin eta neurriak bertan behera gelditzea.
Zerbait gertatzen ari da Frantzian. Zerbait berria. Irrigarria egin zitzaion bati baino gehiagori hasierako irudia; anitzek ez zieten serioski begiratu Jaka Horiei, anitzek ez genituen serioski hartu. Nor dira? Zer nahi dute? Nola antolatzen dira? Zer ideologia dute? Galdera horiei erantzuten entseatu dira nagusiki, azken hiru asteetan, Frantziako hedabide gehienak. "Edozein mobilizaziotara goazelarik, beti bada aurpegi ezagunen bat. Biriatuko ordainlekuaren blokeatzean, ez nuen inor ezagutzen; inor ere ez», zioen France 3 telebistako Baionako kamerari batek, aste honetan. "«Lehen aldia zen kazetariek ez zutela mobilizazioaren antolatzaileen telefono zenbakirik", aztertu du Jean Yves Camus IRIS institutuko ikerlariak Arret Sur Images telebista emankizunean.
Zergen kontrako diskurtsoa eta ingurumenaz arranguratu gabe autoa nahieran erabiltzeko eskubidea agertu ziren hasieran. Edo horrela irudikatu zen, behintzat. Eskuin muturrak izan zezakeen tokiaz ere arrangurak izan ziren, eta izan dira eskuin muturraren adierazpenak mugimenduaren barnean. Baina hedabideetan hitza eman dietelarik, bestelakorik aipatu dute Jaka Horien izenean lekukotasunak eman dituztenek: hilabete bukaerara iristeko zailtasunak, gastatzen duten euro bakoitza kontatzeko beharra, zerbitzu publikoen eskasia, botere politiko, ekonomiko eta mediatikoaren eta herritarren artean dagoen arrakala... Demokrazia gehiago eta aberastasunen banaketa hobea eskatzen dituzte. Sistemaren eraldaketa sakona, funtsean.
Eta haserrea erakustera karrikara atera dira, manifestatzeko eskubiderik eskatu gabe, sare sozialetatik autoantolatuta, liderrik gabe, Parisko bulegoetan hartzen diren erabakietatik urrun.
Abagune bat da ezkerrarentzat, eta batzuek ulertu dute. Azken asteetan deialdiak ugaritu dira, Jaka Horiekin, edo haien ondoan karrikara ateratzeko. Ikasleak, trenbideetako langileak... Greba orokorrerako deialdirik ez izanagatik, sektore anitzetan ari dira karrikara ateratzeko deia egiten, giro soziala baliatu eta Frantziako Gobernuari hordagoa botatzeko. Alderdi eta sindikatu egituretatik at sortutako mugimendu bat ez dute alderdiek eta sindikatuek ordezkatuko, baina osagarriak izan daitezke, lagundu dezakete. Ezkerrak eginen ez balu, beste batzuek egin lezakete.
Artikulu hau Berria-k argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]