Bost urteko kartzela zigorra Sarkozy Frantziako presidente ohiari

  • Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik milioiak jaso izanagatik epaiturik ziren hamabi arduradun, tartean Nicolas Sarkozy, Frantziako presidente izandakoa 2007tik 2012ra.

Sarkozyren kontrako epaia abian da. 2007ko presidentzialetarako kanpaina Gaddafi diktadorearen sosarekin diruztatu izana leporatzen zaio. Hauteskundeak irabazi eta Frantziako presidentea izan zen 2012a arte. Mediapart-ek argira ekarri zuen eskandalua 2012an. Argazkia: AFP

2025eko irailaren 25ean - 10:08
Azken eguneraketa: 13:57
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bost urteko kartzela zigorra 2007tik 2012ra Frantziako Estatuko presidente izandakoarentzat. Hemendik hilabete batera jakitera emanen diote kartzeleratzeko egunaren berri.  Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik milioiak jaso izanagatik epaiturik ziren hamabi arduradun, tartean zen Sarkozy. Epaitegiak gertakarien "aparteko larritasuna" azpimarratu du. Halaber, bost  urtez ezingo du hauteskundeetara aurkeztu eta 100.000 euroko isuna ordaindu beharko du.

Gaizkile elkarte baten parte izateagatik bakarrik zigortu dute, azkenean, Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia. Alta, ustelkeria pasiboagatik, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatzeagatik eta gaizkile elkarte baten parte izateagatik epaitu dute Frantziako presidente ohia, baina azkenean ia leporatutako gehiengoaz hobengabetu dute. Nathalie Gavarino auzitegiko presidenteak azaldu du gaizkileak elkartzearen erruduna dela, zehazki, Libiako diktadorearen aldetik "laguntza ekonomikoak lortze aldera bere gertuko kolaboratzaileei (...) jarduten uzteagatik". 

Sarkozyren ondoan, beste hamarrek ere dute beraien kontrako epaia jaso, tartean, Frantziako hiru ministro ohi ezagun –Claude Guéant, Brice Hortefeux eta Eric Woerth–. Hamabigarren auziperatu bat ere bazen, Ziad Takieddine bitartekari franko-libanoarra, baina herenegun zendu zen. Urtarriletik apirilera iragan da auzia Pariseko Auzitegi Korrekzionalean. Claude Guéant eta Brice Hortefeux,erruduntzat jo dituzte: Guéant, faltsifikazioak eta zuritze astundua erabiltzeagatik, influentzia trafikoagatik, ustelkeria pasiboagatik, eta gaizkileak elkartzeagatik; eta Hortefeux, berriz, Sarkozyren gisara, gaizkile elkarte baten parte izategatik. Bi horiek ere kartzela zigorra jaso dute. Hiru auzipetu, tartean, Eric Woerth Sarkozyren 2007ko kanpainako diruzain ohia, hobengabetu dituzte. 

"Ustelkeria-paktu pentsaezina, izugarria eta zikina", Frantziako Finantza Fiskaltzaren hitzetan. Horretarako esaktu zuen Sarkozyren kontra zazpi urteko espetxe zigorra, 300.000 euroko isuna eta bost urteko inhabilitazioa. 2005ean hasi zituzten gordekako hartu-emanak, garaian Barne ministro zela Sarkozy.

Horra zein izan zuten tratu zikina: milioiak Sarkozyren kanpaina diruztatzeko eta trukean, abantaila diplomatikoak Gaddafirentzako: Abdallah Senoussi militarra atxilotzeko nazioarteko aginduaren ezeztatzea, Total konpainia frantsesarentzat petrolioa ustiatzeko kontratu bat, eta bi  herrien arteko merkataritza hitzarmenak, tartean, Frantziaren partetik espioitza materialaren salmenta. Baina oroz gainetik, bi herrien arteko harremanen garapena eta horrek ondorioztatuko zion "errespetagarritasuna" zuen lehentasunean diktadoreak, finantza-prokuradoaren arabera. Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako erreportajean eman genuen eskandalu eta epaiketa horren berri 2.913 zenbakian.

Sarkozy ukazioan

Epaiketan zehar, presidente ohiak bere errugabetasuna behin eta berriz azpimarratu izan du, bere aurkako akusazioak "zitalkeriatzat" joz. "Hamar urteko kalumnia, berrogeita zortzi orduko zaintza, hirurogei orduko galdeketa", zerrendatu zuen epaiketa hasi zenean, finean, horrela bukatuta: "Zer aurkitu da? ezer, ezta zentimo libiar bat ere".

Baina kontua da froga andana badirela argiratuta, tartean, 50 milioi euroko ekarpena aipatzen duen 2007ko Libiako Gobernuaren dokumentu ofizial bat. Mediapart komunikabide independenteak ekarri zuen argitara diktadorearen eta presidentearen arteko tratu zikina, 2012ko martxoaren 12an eta apirilaren 28an, besteak beste, bi dokumentu zabalduta froga gisa.

Beste ustelkeria-itun baten harira ere zigortua izan zen 2023an Sarkozy: hiru urteko kartzela zigorra ezarri zioten Sarkozyri 2014an –kargua utzi eta bi urtera– egindako ustelkeria delitua egotzita. Auzitegiak zehaztu zuen zigorra etxean atxilotuta eta besoko elektroniko batekin bete dezakeela. Horrez gain, Bygmalion afera ere hor da, 2012ko presidentetzarako kanpainako kontuei buruzkoa. Ikerketa batek argira ekarri zuen, bere UMP alderdiaren eta eta Bygmalion komunikazio agentziaren arteko faktura faltsuen sistema bat, kanpainan baimendutako gastu mugaren gainditze masiboa ezkutatzeko asmoz. Presidente ohiari urtebeteko presondegi zigor irmoa ezarri zioten lehen instantzian, baina, apaldu zioten 2024an, sei hilabate bakarrik betetzera behartuta. Kasazio Auzitegira jo du kondena horren aurka, eta epaia aurten ateratzea espero da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Belateko tuneletako obren esleipenean irregulartasun administratiboak atzeman ditu ustelkeriaren aurkako bulegoak

Nafarroako Gobernuak azken urteotako esleipen publikoen gaineko txostenak eskatu dizkio ustelkeriaren kontrako bulegoari Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak aginduta. Belateko txostenean, esleipena erabakitzerako orduan arau haustea ikusi du bulegoak.


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa "kulturala"

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.