Antxon Alonsok ukatu egin du Cerdan Servinabar enpresaren %45aren jabe zela

  • Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu du epailearen aurrean, eta ukatu egin du Nafarroako Gobernuak adjudikatutako obren kontratuak "legez kontrako komisioak" ematearen bidez lortu zituztela.


2025eko uztailaren 07an - 13:59
Azken eguneraketa: 16:26
Santos Cerdán Senatuko Ikerketa Batzordean 2024an eitb.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarra espetxera behin-behinean bidali eta astebetera, Servinabar Nafarroako enpresako jabe Antxon Alonsok deklaratu du astelehen goizean Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Leopoldo Puenteren aurrean. Ordubete inguru iraun du deklarazioak, eta Guardia Zibilaren UCO atalak haren etxean aurkitutako kontratu baten inguruan galdetu dio epaileak, kontratu horren arabera Servinabarren %45a 6.000 euroren truke erosi baitzuen Cerdanek.

Alonsok, Cerdanek duela astebete egin bezala, ukatu egin du hori, eta adierazi du PSOEko antolakuntza idazkari ohia politika uztekotan zegoenean adostu zutela biek kontratu hori; baina, politikan jarraitzea erabakia zuenean, kontratu hori haustea adostu omen zuten biek. Alonsok ez zuen hori egin, ordea, eta kontratu hori haren etxearen miaketa egitean aurkitu zuen Guardia Zibilaren UCO atalak, Cerdan "Koldo auzian" inplikatuko lukeen froga izanik. Gainera, Alonsok epaileari esan dio agiri horrek ez duela balio, adostu zuten garaien ez baitzuten publiko egin notarioarenera eramanda.

Dena dela, Gorenak ustelkeriaren aurkako fiskaltzaren eskaera onartu du: ezingo du Espainiako Estatutik irten Alonsok, momentuz. 

Nafarroako Gobernuko eraikuntza obren adjudikazioetatik azken urteetan 80 milioi eurotik gora lortu ditu kontratuetan Servinabar enpresak, Accionarekin akordioa egin ondoren. Hain zuzen, Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu du epailearen aurrean, eta esan du adjudikazio horiek lortzeko "ezinbestekoa" zela Servinabarrekin batera lanean aritzea. Halere, Alonsok eta Merinok ukatu egin dute obren adjudikazio horiek "legez kontrako komisioak" ematearen bidez lortu zituztela.

Otegik aitortu du bi aldiz bildu zela Alonsorekin, baina ez dutela "ezkutatzeko ezer"

Cerdanen aurkako auzian Antxon Alonsoren izena ageri eta berehala, haren herri berekoa den Arnaldo Otegi EH Bildu koalizio abertzaleko idazkari nagusiarekin lotu zuten hainbat hedabidek. Nagusiki Cerdanekin harremana zuelako Otegik, baina bestalde, Alonso eta Otegi elgoibartarrak direlako. Ostegunean eginiko prentsaurrekoan Otegik aitortu zuen bi aldiz bildu zela Alonsorekin, eta honek Cerdanekin biltzeko bitartekari gisa jardun zuela. Cerdanekin bildu zenean, ordea, soilik EH Bildu eta PSOEren arteko komunikazio sareak sendotzeaz hitz egin zutela adierazi zuen EH Bilduko idazkari nagusiak, eta koalizioak ez duela "ezkutatzeko ezer".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


2025-07-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak. 

Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]


Epaileak Cerdán espetxera bidali du behin-behinean

Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Eguneraketa berriak daude