Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

  • Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu bereko zigor eskaera luzatu du finantza-prokuradoreak presidente ohiarentzat –Nicolas Sarkozy–. Milioiak bereganatu dituzte, batak diru publikoa lapurtuta eta bere hurbilekoei eta alderdiari banatuta, eta besteak, Muammar Gaddafi Libiako diktadore krudelarekin gordekako tratua eginda. Aferen larritasuna isilean atxiki eta epaituak kasik biktimatzat dauzkate mainstream komunikabide handiek. Frantziako komunikabideen errealitateaz anitz erraten digu bi epaiketei begira egindako "kazetaritza" lanak.

2004tik 2016ra Europako diru publikoa bereganatzen aritu da RN alderdia eta epaileeen arabera, Marine Le Pen izan da jukutria horren bideratzailea (Jean-Marie bere aitarekin batera). Lan kontratu faltsuak egin eta milioiak lapurtu ditu, 4,6 milioi euro epaileen arabera. Argazkia: Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Perspektibak bestelakoturik ditugu. Diote momentu antidemokratiko batean garela, hain justu, epaileek legea bete dutelako. Orwellen 1984 liburua bizitzen ari gara. (…) Historia zuzenean eta abiadura handian idazten ari gara, iraganeko distopia okerrenen heinera heldurik, zeinetan egiaren eta gezurraren arteko mugaren ezabaketa daukagun. Jendea, baita fede onekoa ere, itotzen ari da maelstrom nazkagarri horretan, zeinetan erraten zaigun gerra bakea dela eta ignorantzia indarra. Hori dugu 1984 liburuaren bihotzean". Fabrice Arfi kazetariaren hitzak dira, Mediapart komunikabide independenteak antolaturiko Le Pen, Sarkozy: au nom de la loi (Le Pen, Sarkozy: legearen izenean) mahai-inguruan plazaraturikoak. Marine Le Penen eta Nicolas Sarkozy frantses politikari ezagunen kontrako zigorrei buruzko ihardukitzeak aztertzen dabil.

Martxoko azken astean jakin dira Le Penen kontrako zigorra eta Sarkozyren kontrako finantza-prokuradorearen zigor eskaera. Eskuin muturreko RN alderdiaren buruari lau urteko kartzela-zigorra –horietariko bi fermu–, 100.000 euroko isuna eta hauteskundeetara aurkezteko bost urteko debekua bideratu dizkio Parisko Auzitegi Korrekzionalak; eta 2007tik 2012ra Frantziako presidente izandako Sarkozyren kontra, berriz, zazpi urteko kartzela-zigorra, 300.000 euroko isuna eta bost urtez aurkeztu ezina galdetu ditu finantza-prokuradoreak. Bi afera ezberdinentzat epaituak izan badira ere, antzekotasun handiak dituzte: komunikabide handiek egindako auzien jarraipenean, Justiziari begira epaiturikoek harturiko jarreran, eta pribilegioen eta boterearen ustiaketan. Osagai horiei so jarri aitzin, goazen ikustera zer zaien leporaturik. Komunikabide handiek mamiari gehiegi ez badiote begiratu ere, harrigarria delako bi politikari ezagun horiek bideratutakoa.

“Boterea eta dirua elkar topaturik dauden horretan, epaituak bestelakotu dezake egoera, Justiziaren epaiketa bideratuta. Iritziak manipulatzeko laboratorio batean gara”
Fabrice Arfi (kazetaria)

Alde batetik, Le Pen dugu, Europako Parlamentuko dirua –4,6 milioi euro epaileen arabera, 6,8 milioi europarlamentuaren arabera– desbideratu eta bere hurbilekoei zuzentzen ariturikoa. Eurodiputatuen laguntzaileen lana ordaintzeko Bruselak emandako diru publikoarekin alderdiko langileak, edo hobeki erran Le Pen familiakoak eta horien hurbilekoak, kontratatu zituzten 2004tik 2016ra. Le Penez gain, alderdiko beste 23 kide ere erruduntzat jo dituzte –Le Penek du zigor potoloena bildu–, eta RN alderdiari ere bi milioi euroko isuna ezarri diote –erdia gibelapenarekin–.

Beste aldetik, Sarkozy dugu, 2007ko presidentetzarako kanpainaren legez kanpoko finantzaketagatik epaiturikoa, Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik milioiak jaso izanaren frogak direlako –50 milioi euro, 2007ko Libiako Gobernuaren dokumentu ofizial baten arabera–. Finantza-prokuradorearen arabera ez da dudarik: "Ustelkeria-paktu pentsaezina, izugarria eta zikina" egon da bi buruzagien artean. 2005ean hasi zituzten gordekako hartu-emanak, garaian Barne ministro zelarik Sarkozy. Milioiak Sarkozyren kanpaina diruztatzeko eta trukean abantaila diplomatikoak Gaddafirentzako: Abdallah Senoussi militarra atxilotzeko nazioarteko aginduaren ezeztatzea, Total konpainia frantsesarentzat petrolioa ustiatzeko kontratu bat, eta bi  herrien arteko merkataritza hitzarmenak, tartean, Frantziaren partetik espioitza materialaren salmenta. Baina oroz gainetik, bi herrien arteko harremanen garapena eta horrek ondorioztatuko zion "errespetagarritasuna" zuen lehentasunean diktadoreak, finantza-prokuradoaren arabera. Sarkozyren ondoan, beste hamabi ere dituzte epaitzen, tartean, hiru Frantziako ministro ohi.

Komunikabideen ardura

"Disoziazio baten aitzinean gara. Bada telebistak kontatzen diguna eta auzitegian iragaten dena. Harrigarria da han eta hemen ‘dosierra hutsa da’ entzutea. Hori dioten kazetariak ez dira inoiz egon epaiketan, ez ditut inoiz ikusi, ez dute dosierreko orri bakar bat ireki. Epaiketan egon den inork ez dezake erran dosierra hutsa dagoenik”, dio Mediapart-eko kazetariak.
Bi kasu horiek azaleratu zituen Mediapart-ek, puntako ikerketa-kazetaritza eramanik. Funtsean, gezurrak zabaltzen ari zirelakoan, komunikabide horren kontra jarri zuen salaketa Sarkozyk 2013an –Mediapart hobengabetu zuen Kasazio Auzitegiak 2019an–. Hamahiru urte berantago, tesia berarekin segitzen du presidente ohiak, nahiz eta lana dorpea zaion, ikusita bere kontrako kronologia zehatzak, dokumentuak zein lekukotasunak.

Ikerketa-kazetaritza sakona bideratu du Mediapart komunikabide independenteak, bi afera horiek azaleratzeko.
Le Penen kontrako epaia eta Sarkozyren kontrako zigor-eskaera jakin bezain laster osatu zuten "Le Pen, Sarkozy: legearen izenean" mahai-ingurua.

Frantziako komunikabide handien eta eskuinaren –baita eskuin muturraren– artean dagoen loturaren itzala ageri da bi epaiketa horiei buruzko analisi, titular eta ondorioztapenetan. Frantziako Estatuan prentsa idatziaren %80, telebista kateen %60 eta irratien %50 direlako 11 bilioidunen esku artean.  Horien artean dago, eskuin muturraren sustatzaile ezaguna den Vincent Bolloré, ikuspegi ezkertiarra isilarazteko eta eskuin muturraren ideologia zabaltzeko misioari segi aitzina doana. Monopolio  horrek dakarren arriskuaz RSF Mugarik Gabeko Kazetariak egiturak ekoizturiko Le système B. L´information selon Bolloré (B sistema. Informazioa Bolloréren arabera) dokumental laburra ikusgai da Interneten.

Hori horrela, epaiketen hurbileko eta sakoneko jarraipenik ez dute egin, eta behin auzia burututa, akusatuen adierazpenen eta horien aldekoen bozgorailu egin dira. Demagun, Le Penen kontrako epaiarentzat ondokoak zabaldu zituzten: "Demokrazia legeen zangopilatzea" (Kremlinaren bozeramailea), "gerra deklarazio bat" (Matteo Salvini), "Frantziako demokraziaren bukaera" (Jordan Bardella), "sistema judizialaren gehiegikeria" (Elon Musk)...

Finean, botereari eta pribilegioei begiratuta bakarrik ulertu daiteke fenomenoa Mediapart-eko kazetariaren arabera: “Zintzotasunari kalte egiten zaio erraterakoan Justizia arazo bat badagoela. Boterea eta dirua elkar topaturik dauden horretan, epaituak bestelakotu dezake egoera, Justiziaren epaiketa bideratuta. Informazio faltsua fabrikatzeko eta iritziak manipulatzeko laboratorio batean gara, eta hori, azkenean, oinarrian dauden aferen larritasuna ahanztaratzeko".

Frantziako Estatuan prentsa idatziaren %80, telebista kateen %60 eta irratien
%50 dira 11 bilioidunen esku artean. Horien artean dago eskuin muturraren sustatzaile ezaguna den Vincent Bolloré

Ebidentzien ukazio sistematikoa, kontraerranak eta gezurrak zein dokumentu faltsuen fabrikazioa, Justiziari bizkarra erakutsita egon dira tinko biak. Frantziako Estatuko presidente izandakoak eta 2027an Frantziako presidente izan nahiko lukeenak Justiziaren kontrako horrelako jarrera eduki izana azpimarragarria da. Finean, horrela ondorioztatzen du bi epaiketek utzitakoa kazetariak: "Zuzenbide Estatuaren aurkako populismoaren hitz basatiak askatu izana; eta sakonean, pribilegioen itzuleraren eta legearen aurreko berdintasunarekin bukatzeko nahi sakonen adierazpena". Munduari begiratzea besterik ez dago ohartzeko eskuin muturra boterera arribatu eta Zuzenbide Estatua desegiteari lotzen zaiola, eta nolazpait, hori egin ahal ez izatea dute "antidemokratikotzat".
Sentimen hori are gehiago elikaturik dute Le Peni hauteskundeetara aurkezteko aukera moztu zaiolako. Hots, ezingo luke aurkeztu 2027ko presidentzialetara –hala ere, helegitea jarri duenez, oraindik ikusteke dago, baina gaur egungo epaiari segi, ezingo luke–. RNk debeku horri eskandalagarritzat jo du eta nola ez, mainstream komunikabide guziak dira epaiaren zati horri begira jarri. Alta, oinarrian diru publikoaren lapurreta dago. Bere hurbilekoak aberasteko eta bere alderdia sendotzeko, milioiak lapurtzen arituriko bat presidente aulkian kausitzeko aukerari bidea mozteko epaia izan da. Epaileak erran bezala, Le Penen jarrera eta iragana ezagututa, "berrerortzeko arrisku argiak" daudelako, eta demokraziaren bermeari eta ordena publikoari "kalte" eginen liokeelako. 

Sarkozyren kontrako epaia abian da. 2007ko presidentzialetarako kanpaina Gaddafi diktadorearen sosarekin diruztatu izana leporatzen zaio. Hauteskundeak irabazi eta Frantziako presidentea izan zen 2012a arte. Mediapart-ek argira ekarri zuen eskandalua 2012an.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Eguneraketa berriak daude