Bost gizon atxilotu dituzte Tuteran, sexu erasoa leporatuta

  • Larunbata gauean atxilotu dituzte bost gizonak. Lau kalean atxilotu dituzte, bizilagunek neskarekiko "portaera arraroak" adierazi ondoren poliziari, eta bostgarrena geroago, neskak erasoa salatu ostean.


2023ko abuztuaren 21ean - 07:49
Azken eguneraketa: 10:36
Tuteran egin zen sexu erasoen aurkako manifestazioa. Argazkia: EITB.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxilotu ondoren, neskak salatu du lau gizonek ukituak egin dizkietela eta bostgarrenak sexu erasoa. Azkenekoa da neskak ezagutzen zuen bakarra. Bost gizonek salaketak ukatu dituzte, eta astelehenean pasako dira epailearen aurretik kasuaren atestatua egitera.

Tuterako Polizia Munizipala eta Foru Polizia gertatutakoa ikertzen ari dira.

Hiru gizon gehiago atxilotuak Tuteran, indarkeria matxista egotzita

37 urteko gizona atxilotu dute Tuteran, emazteak erasoa salatu ondoren. Beste gizon bat ere atxilotu dute, 46 urtekoa, gauza bera leporatuta.

Gainera, emakume batek salatu du 31 urteko semeak kolpatu egin duela eta atxilotu egin dute, tratu txarrak leporatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude