"Blogak testutik harago" jardunaldiak Bilbon, apirilaren 4an

  • Bilboko Euskararen Etxean egingo diren jardunaldien xedea da blogen munduko azken nobedade eta joeren gaineko hausnarketa egitea. Podcastak, visual-thinking komunikazio baliabidea eta bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira, besteak beste. Azkue Fundazioa da antolatzaile.


2019ko martxoaren 28an - 12:25

Hizlariak izango dira: Tania Arriaga EHUko irakaslea, Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castilla TaZebaEz Kolektiboko kideak, Gorka Bereziartua ARGIAko kazetaria, Hedoi Etxarte Katakrak guneko kidea eta Imanol Epelde bideo-blogari eta irakaslea.

Jardunaldia 15:30ean hasiko da, komunikazioan aditua den Ioar Oteizaren gidaritzapean. Oteizak berak hasiko du ekitaldia Blogak, sare sozialak eta tendentzia berriak sarrerarekin.

Tania Arriaga podcastaren inguruan arituko da bere esperientzia pertsonaletik abiatuta. TaZebaEz Kolektiboko kide Esti Beraza Sorarrain eta Aare Castillak, berriz, hizkuntza eta komunikazioa uztartzen dituen Visual Thinking tresna izango dute hizpide. Gorka Bereziartuak ARGIAren jardunean ikurretako bat den Creative Commons lizentziaren inguruan hitz egingo du, Hedoi Etxartek Katakrak ekimenaren webguneaz, eta Imanol Epelde bere bideo-blogaz.

Hitzaldien ostean, Blogetan! lehiaketako sariak banatuko dira.

Blogetan! lehiaketako finalistak

Honakoak dira azken faserako sailkatu diren egitasmoak.

Kultura atalean: Ikusi makusi, zer ikusi?, Hitz harrapakariak eta Xerezaderen artxiboa.

Gizartea eta politika kategorian: Maitematika, Kablegintza eta kablekariak eta 27 zapata.

Aisian: Kontrakantxa, Apetitu on eta Begane.

Zientzia eta teknologiaren esparruan: Naturzalia, Eatgirl vs Itgirl eta Laborategia.

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Blogak
2021-03-23 | Ixone Arana
Euskararekin loturiko zenbait blog desagertu dira Estrasburgon zerbitzari batek su hartu ostean

Blogariak.net, 15 urte baino gehiagoko proiektua, betiko desagertu da. Estrasburgon Europako sareen zerbitzariak eskaintzen dituen enpresarik handienaren zerbitzariek su hartu dute eta babeskopiak ere erre egin dira. Galdutako webguneen... [+]


2017-03-30 | ARGIA
'Etzi.pm', 'Iparraldeko Neska', 'Game Erauntsia' eta 'Iparra', aurtengo Blogetan! lehiaketako irabazleak

Azkue Fundazioak sustaturiko lehiaketako irabazleen berri eman eta sariak banatu dituzte ostegun arratsaldean Euskararen Etxean egindako ekitaldian. Blog berriaren saria 52 milimetro argazki blogak eraman du.


2017-03-30 | ARGIA
Blogetan! lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte arratsaldean

Blogetan! lehiaketako hamabi finalisten arteko irabazleak ezagutaraziko dituzte 18:30etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean egingo den ekitaldian, ARGIAk "blog berriaren" saria eskainiko du. Aurretik euskal blogarien topaketa izango da eta streaming bidez ere ikus... [+]


Ezagutzen al dugu gure blog komunitatea?

Blogetan! lehiaketaren berri eman genizuen txoko honetan orain aste batzuk. Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean laguntzaile dabil ARGIA, eta euskarazko blog komunitatean kultura, gizartea eta politika, aisialdia, eta zientzia eta teknologia arloetan banatuta idazten diren... [+]


Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz... [+]


Eguneraketa berriak daude