ARGIA.eus

2021eko urtarrilaren 21a

Blog izarren bila lehiaketa martxan da

  • Blogari euskaldunak sarean pizteko lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak ARGIAren laguntzaz bigarren urtez.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko urtarrilaren 22a

Gogoratzen dut nola joan nintzen lehen edizioko sari banaketara Bilbora, ez nik saririk jaso behar nuelako, noski; imajinatzen dut 2014 hartan albistea osatzeko eskatuko zidatela erredakziotik. Eta niri ere aipatu zidaten arte oso ondo zer zen ez nekienez eta gaur ni bezala besteren bat egon daitekeenez, kontatu egingo dizut pixka bat, irakurle.
Helburu garbia du lehiaketak: euskarak sarean geroz eta presentzia handiagoa izateko asmoz, mundu digitalean euskaraz aritzeko hautua egin duten pertsona edo taldeen lanari oihartzuna eman, eta blogari euskaldun berriak piztea. Lau kategoriatan banatzen da txapelketa: kultura, gizartea eta politika, aisialdia eta zientzia eta teknologia. Edonork aurkeztu dezake bere bloga lehiaketan, eta blogik ez duenak ere proposatu dezake berak irakurri edo ezagutzen duenen bat. Irabazleen hautaketan publikoak (www.blogetan.eus helbidetik edo twitter bidez) eta epaimahaiak hartuko dute parte.
Lehenengo lehiaketan, 2014an, ehun eta hamabost blogek hartu zuten parte, eta hauek izan ziren irabazleak:
    – Kultura: KLAK... eta (Iñaki Gauna).
    – Gizartea eta politika: Arma, tiro, klik (Amaia Lekunberri).
    – Aisialdia: Tropela bloga (Tropela taldea).
    – Zientzia eta teknologia: Euskalnatura (Euskalnatura taldea).
    – Blogari berriaren saria: Gaizka Izagirre. Ikusi makusi... zer ikusi? blogagatik.
Bigarren edizio honetan parte hartzeko edo proposamenak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra. Otsailaren 13tik martxoaren 10era blogak bozkatzeko aukera egongo da. Martxoaren 13an iragarriko da zein diren 12 blogari finalistak, eta martxoaren 13tik 20ra izango da azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa. Irabazleak epaimahaiak aukeratuko ditu, eta martxoaren 30ean egingo da sari banaketa.
Informazio guztia: www.blogetan.eus-en. Animatu!

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Argia Jendea  |  Blogak

Argia Jendea kanaletik interesatuko zaizu...


ASTEKARIA
2017ko urtarrilaren 22a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude