'Etzi.pm', 'Iparraldeko Neska', 'Game Erauntsia' eta 'Iparra', aurtengo Blogetan! lehiaketako irabazleak

  • Azkue Fundazioak sustaturiko lehiaketako irabazleen berri eman eta sariak banatu dituzte ostegun arratsaldean Euskararen Etxean egindako ekitaldian. Blog berriaren saria 52 milimetro argazki blogak eraman du.


2017ko martxoaren 30an - 19:35

Arratsalde osoan zehar euskal blogarien 2. topaketan hainbat mahai-inguru eta hitzaldiren bidez eztabaidan eta hausnarrean aritu ostean, aurtengo Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren saridunak zein diren jakinarazi dute Bilboko Euskararen Etxean. 129 blogen artean hamabi finalista zeuden aukeratuak lau kategoriatan lehiatzeko.

Hemen irabazleak eta epaimahaiaren argudioak:

Kultura kategoria

Iparraldeko neska: Castillo Suarezen bloga Berria egunkariaren sarean. Blog honetan Castillo Suarezek hainbat idazleren (gehienak emakumeak) testu hautatuak jartzen ditu, zaharrak zein berriak, gertukoak zein urrunekoak, jatorrizkoak zein itzulpenak, baina guztiak ere bihotzeraino iristen diren horietakoak.

 

Gizarte eta politika kategoria

Etzi pm bloga: Talaios Kooperatibaren proiektua da eta eztabaida eta hausnarketa egiteko plataforma da.

 

Aisia kategoria

Game Erauntsia: Bideo jokoak gustuko duen erabiltzaile talde batetik komunitate bat sortu da. Web guneko atal bat bloga da, bideo jokoen inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak zabaltzeko.

 

Zientzia eta teknologia kategoria

Iparra: Xabier Martinen bloga da. Euskaraz sortzen diren baliabide teknologikoen berri ematen du, baliabide teknologikoak euskaraz izateko aldarrikapen kanpainak martxan jartzen ditu.

 

Blogari berria saria

ARGIAk eskaintzen duen blogari berriaren sariari dagokionez, edizio honetan 52 milimetro blogaren egileei eskaintzea izan da hedabide honen erabakia. Argazki blog bat da 52 milimetro eta honen egileak Ainara Berges eta Josune Gil dira. " "Fotokazetaritza oinarri hartuta, irudi-hautaketa bikaina eskaintzen ari dira, baita irudi bakoitzari eskatzen duen testuingurua egoki plazaratzen ere", azaldu du Ixabel Bereziartua ARGIAko kideak saria ematerako unean.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Blogak
2021-03-23 | Ixone Arana
Euskararekin loturiko zenbait blog desagertu dira Estrasburgon zerbitzari batek su hartu ostean

Blogariak.net, 15 urte baino gehiagoko proiektua, betiko desagertu da. Estrasburgon Europako sareen zerbitzariak eskaintzen dituen enpresarik handienaren zerbitzariek su hartu dute eta babeskopiak ere erre egin dira. Galdutako webguneen... [+]


2019-03-28 | ARGIA
"Blogak testutik harago" jardunaldiak Bilbon, apirilaren 4an

Bilboko Euskararen Etxean egingo diren jardunaldien xedea da blogen munduko azken nobedade eta joeren gaineko hausnarketa egitea. Podcastak, visual-thinking komunikazio baliabidea eta bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira, besteak beste. Azkue Fundazioa da antolatzaile.


2017-03-30 | ARGIA
Blogetan! lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte arratsaldean

Blogetan! lehiaketako hamabi finalisten arteko irabazleak ezagutaraziko dituzte 18:30etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean egingo den ekitaldian, ARGIAk "blog berriaren" saria eskainiko du. Aurretik euskal blogarien topaketa izango da eta streaming bidez ere ikus... [+]


Ezagutzen al dugu gure blog komunitatea?

Blogetan! lehiaketaren berri eman genizuen txoko honetan orain aste batzuk. Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean laguntzaile dabil ARGIA, eta euskarazko blog komunitatean kultura, gizartea eta politika, aisialdia, eta zientzia eta teknologia arloetan banatuta idazten diren... [+]


Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz... [+]


Eguneraketa berriak daude