Euskararekin loturiko zenbait blog desagertu dira Estrasburgon zerbitzari batek su hartu ostean

  • Blogariak.net, 15 urte baino gehiagoko proiektua, betiko desagertu da. Estrasburgon Europako sareen zerbitzariak eskaintzen dituen enpresarik handienaren zerbitzariek su hartu dute eta babeskopiak ere erre egin dira. Galdutako webguneen artean EuskargazkiFiloblogia eta Lingua Navarrorum daude. Euskargazki blogaren egile Ekaitz Santaziliarekin hitz egin dugu gertatuaz.

Patrick Herzog – Getty

2021eko martxoaren 23an - 11:28

Blogariak.net zegoen datu zentro guztia suntsitu egin da. Atariaren barruan Euskal Herriko hainbat blog ere bazeuden, bertako informazioa erabat galduz. 15 urte baino gehiagoko proiektua da eta ezin izan da segurtasun kopien bidez berreskuratu. Elurnet enpresak zeraman blogariak.net ataria eta proiektuarekin aurrera jarraitzea ezinezkoa izango dela adierazi dute. Galdutako webguneen artean EuskargazkiFiloblogia eta Lingua Navarrorum daude.

Sutea gertatu eta egun batzuetara abisu eman zioten Ekaitz Santazilia blogariari ataria guztiz suntsitu eta informazio guztia bertan behera geratu zela. Hala adierazi du Santaziliak: “Hor zegoena betiko galdu da”. Euskargazki blogaren kasuan informazio asko berreskuratzeko aukera izan du: “2021eko otsailerarte izan dudan guztia gorde zait, argazki batzuk kenduta”. Zerbitzariaren segurtasun kopia guztiak suntsituta geratu dira baina Internet Archieve plataformari esker berreskuratu ahal izan du informazio gehiena. Bloga berriro ere indarrean jarri nahi izanez gero, hasieratik hasi beharko luke, beste blog bat sortuta. Berreskuratu duen informazio guztia html formatuan berreskuratu du. Santaziliak aditzera eman duenez, beste blogari askok ezin izan dute informaziorik berreskuratu. 

Euskargazki

2006an sortu zuen Ekaitz Santaziliak Euskargazki bloga, euskal literaturaren argazkien bloga. Euskal Filologia ikasi zuen Santaziliak eta bertan ikasitakoa ondo barneratzeko lekuak bertatik bertara bixitatzea bururatu zitzaion eta momentu hartan ekion zion Euskargazki proiektuari. Santaziliak bere blogaren inguruan hitz egin zuen Miel Anjel Elustondok ARGIAn egindako elkarrizketan.

ARGIAn sutearen berri eman genuen, Axier Lopezen eskutik. "Europan sarean zerbitzari-zerbitzua eskaintzen duen enpresarik handiena eta munduko hirugarrena da suak hartutakoa. OVH enpresak Estrasburgon zituen 29.000 zerbitzariak gordetzeko lau eraikinetatik bi erre dira. Egunean bertan atzeman zen lehen ondorioa: milioika webgune jokoz kanpo, bereziki Frantzian eta Italian. Euren artean, Euskal Herriko zenbait enpresa eta eragile politikorenak. Sutean suntsitutako datu batzuk berreskuratzea ezinezkoa izango dela adierazi dute enpresa batzuek. Egunerokoan erabat txertatuta dauzkagun gailu elektronikoetan biltzen den informazioa non dagoen, eta, finean, zeinena den pentsarazteko baliagarria da gertatutakoa. Datuak ezin dira 'hodeian gorde'. Hodeirik ez baita existitzen, norberaren datuekin negozioa egiten duten beste pertsona batzuen ordenagailuak baino ez dira".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Blogak
2019-03-28 | ARGIA
"Blogak testutik harago" jardunaldiak Bilbon, apirilaren 4an

Bilboko Euskararen Etxean egingo diren jardunaldien xedea da blogen munduko azken nobedade eta joeren gaineko hausnarketa egitea. Podcastak, visual-thinking komunikazio baliabidea eta bideoaren zabalkunde masiboa aztertuko dira, besteak beste. Azkue Fundazioa da antolatzaile.


2017-03-30 | ARGIA
'Etzi.pm', 'Iparraldeko Neska', 'Game Erauntsia' eta 'Iparra', aurtengo Blogetan! lehiaketako irabazleak

Azkue Fundazioak sustaturiko lehiaketako irabazleen berri eman eta sariak banatu dituzte ostegun arratsaldean Euskararen Etxean egindako ekitaldian. Blog berriaren saria 52 milimetro argazki blogak eraman du.


2017-03-30 | ARGIA
Blogetan! lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte arratsaldean

Blogetan! lehiaketako hamabi finalisten arteko irabazleak ezagutaraziko dituzte 18:30etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean egingo den ekitaldian, ARGIAk "blog berriaren" saria eskainiko du. Aurretik euskal blogarien topaketa izango da eta streaming bidez ere ikus... [+]


Ezagutzen al dugu gure blog komunitatea?

Blogetan! lehiaketaren berri eman genizuen txoko honetan orain aste batzuk. Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean laguntzaile dabil ARGIA, eta euskarazko blog komunitatean kultura, gizartea eta politika, aisialdia, eta zientzia eta teknologia arloetan banatuta idazten diren... [+]


Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz... [+]


Eguneraketa berriak daude