Abiadura handian doa esplotazioa

Arrisku egoeren, lan-baldintza eskasen edo irregulartasunen testigantza zuzenak eta salaketak ere bildu nahi ditugu. Harremanetan jartzeko bidali mezua zuloan@argia.eus postara.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz ARGIAn duela gutxi ireki den Zuloan blogari buruzkoak kontatzera natorkizu, irakurle.
    ELAren Manu Robles-Arangiz fundazioko kideekin elkarlanean bideratutako bloga da, eta bi helburu garbi ditu: batetik, AHTren aktualitateari jarraipena egitea, eta bestetik, obra horietan gertatzen diren lan-esplotazioen inguruko testigantzak eta datu berriak biltzea. Euskal Herrian inoiz egin den garraio azpiegitura handiena da AHT. Duela hamar urte hasi ziren eraikitzen, orduz geroztik lan-istripu ugari izan da bertan, eta gutxienez zazpi pertsona hil dira lan horietan.
    Geldirik egondako zati batzuen eraikuntza lanak martxan jarri dira berriz ere, eta Madrilen eta Gasteizen artean beste hainbat zatiren negoziaketak berpiztu direla dirudi. Eta Nafarroan ere lehenengo trenbide proiektuaren porrotaren ondotik itxura denez mugimenduak hasita daude berriro ere.
    Baina tunelak gehiago dira zubiak baino makro-proiektu honetan. Ilunak argiak baino gehiago. Informazioa jasotzea batzuetan zaila den arren, ikerketa kazetaritza izango da blog honen oinarria, eta dagoeneko hasi da bere lehen fruituak ematen. Hernaniko zatiko obretan langileek sufritzen duten egoeraren lekuko zuzenak izan dira ARGIA eta ELAko kideak, eta egindako kronikak oihartzun handia izan du. Honek eragin du deserosotasun bat AHTa egiten ari diren enpresetan.
    Arrisku egoeren, lan-baldintza eskasen edo irregulartasunen baten testigantza zuzenak eta salaketak ere bildu nahi ditu blog honek, eta norbaitek harremanetan jarri nahiko balu ireki dira zuloan@argia.eus posta, eta @AHTZuloan Twitter eta AHTZuloan Facebook kontuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.