Administrazio publikoak txertaketa beharrezko egitea ekidin duela salatu du ELAk. Bereziki, arrisku egoeran dauden pertsonekin lan egiten dutenak inmunizatzea derrigortzen duen erregulazioa eskatu dute sindikatutik.
ELA sindikatuak administrazio publikoari eskatu dio txertoa hartzeko derrigortasuna ezarri diezaion biztanleria osoari. Horretarako, legezko erregulazio bat onartu behar dela esan dute. Orain arte, botere publikoak txertaketaren beharrezkotasuna arautzea ekidin duela salatu du sindikatuak: “Gobernuek nahiago izan dute pandemia kudeatu birusarekin elkar-bizitzen, birusa desagerrarazi ordez”.
Bereziki, osasun arloan ahulak diren pertsonekin lan egiten duten beharginen txertaketari egin diote erreferentzia. Sektore horretako langile gehienak txertoa hartzen ari badira ere, legea aldatzen ez den bitartean, inmunizatzea “ez da nahitaezkoa”. Langile batzuek ez dute dosia jaso nahi izan hautu pertsonalak medio, eta legedirik eza aprobetxatu dute horretarako.
ELAk azaldu du txertoa jartzeak “ondorio pertsonalak” badituela, baina gizarte osoari eragiten dion erabakia dela. Arrisku-egoeran dauden kolektiboekin kontaktuan dauden langileen kasuan, inmunizatzeak “nabarmen murriztuko ditu gaixotasuna hartzeko eta beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskuak". Beraz, komunitate zientifikoak emandako jarraibideak kontuan hartuta, beharrezkotasuna ezarri behar da, sindikatuaren ustez.
Pandemia hasi zenetik, sektoreko langileek administraziotik jasotako laguntza eza salatu du ELAk. Koronabirusaren aurrean “bakar-bakarrik” eta “babes egokirik gabe” utzi dituztela azaldu du. Txertoa hartzeko laguntzarik eskaini ez, eta orain, aginte publikoek beharginak “kriminalizatu” dituztela ere nabarmendu du. Ramiro González Arabako ahaldun nagusiaren “hipokresia” jarri du adibidetzat: inmunizatuta ez dauden egoitzetako beharginei lan egitea debekatzen dien legea babestu du.
ELA ez bezala, txertoa jasotzeko beharrezkotasuna ezartzearen kontra agertu dira hainbat sektore. EITB hedabideak jaso duenez, Jose Luis Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak gaia “testuinguruan kokatu” behar dela adierazi du, eta EAEn txertatu gabeko langile soziosanitarioen kopurua txikia dela nabarmendu du, beste herrialde batzuekin alderatuta. Horregatik, derrigortasuna ezartzeko premiarik ez dagoela zehaztu du Quintasek.
Iritzi berekoa da SATSE erizainen sindikatua ere. Osasun-langile gehienek arduratsu jokatu eta txertoa jaso dutela adierazi du. Beraz, esan du txertaketa legez ezartzeko pausoa ematea ez dela lehentasuna: “Osasun langileek erakutsi duten erantzukizunari nahikoa irizten diogu".
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]