“Bizitzaren aldeko ekintza globaleko astea” deitu dute Zapatistek

  • Munduko “gobernu txarrei” erantzuteko ekintza proposatu du EZLNk, bizitzaren alde eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka borrokan egiten jarraitzeko deiarekin batera.

Emakume zapatistak. Argazkia: VEME Digital.

2020ko apirilaren 7an - 12:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 6tik 10era bitarte luzatuko da EZLNk proposatutako bizitzaren aldeko ekintza globaleko astea. Aste horretan zehar norbanako zein kolektiboei ekintza kulturalak sare sozialetan elkarbanatzeko deia egin die,  #ElEncierroNoMeCalla (Konfinamenduak ez nau isilduko) traola erabiliz.

“Min eta haserrez ikusi dugu nola heriotzak bizitzari gain hartu dion. Orain, mundu osoan, argi dago: gizatasuna da bizitzaren alde borroka egiteko dugun era bakarra, Covid-19ak eragindako pandemiaren aurka, sistema kapitalistak ezarritako heriotzaren aurka”, diote beren komunikatuan. Horrez gain, feminizidioaren aurkako eta naturaren defentsaren aldeko borrokan jarraitzeko deia egin dute.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...