Bizitza plataformak COVID-19aren aurkako neurriak salatzeko manifestazioa egin du Bilbon

  • Besteak beste, kritikatu dute COVID ziurtagiria “diskriminatzailea” dela eta “komunikabide nagusiek” pandemiaren datuak eta kontakizuna “manipulatu” dituztela. Antolatzaileen arabera, 4.000 pertsona elkartu dira larunbateko manifestazioan.

"Gizateriaren aurkako krimenak" salatu dituzte ehunka lagunek. / Argazkia: Bizitza plataforma.

2021eko azaroaren 29an - 10:03
Azken eguneraketa: 11:08

Larunbatean manifestazio jendetsua egin dute Bilbon, “ustezko COVIDaren aurkako neurri oldarkorrak” salatzeko. Bizitza plataformak deituta, “Stop gizateriaren aurkako krimenak” lelopean egin dute manifestazioa, “giza eskubideak aldarrikatzeko”. Besteak beste, salatu dute COVIDaren txertoak “ondorio larriak” eragiten dituela, eta maskararen erabileraren aurka agertu dira. COVID ziurtagiria “diskriminatzailea” dela kritikatu dute.

EITBko egoitzaren aurrean hasi dute elkarretaratzea, kexatzeko “komunikabide nagusiek” egungo egoeraren datuak eta kontakizuna “manipulatu” egiten dituztela. Antolatzaileen esanetan, 4.000 pertsona inguruk egin dute bat aldarrikapenekin. Larunbatean bertan aurkeztu dute "Bizitzaren doinuak" diskoa; pandemia hasi zenetik "komunikabideetan entzuten denarekiko ikuspuntu desberdina" sormenaren bidez jaso nahi izan dute bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude