Bizi arteko espetxe zigorraren aurka manifestazioa egingo dute Arrasaten

  • Arrasateko Sarek antolatuta, datorren apirilaren 9an egingo dute mobilizazioa, Biteri plazatik aterata 18:00etan. Arrasatearren gehiengoa zigor mota horren aurka dagoela adierazi dute, eta hala erakutsiko dutela larunbatean.


2022ko apirilaren 07an - 13:09
Azken eguneraketa: 14:32
Argazkia: Goiena

Eskaera horrekin batera, euskal preso politikoen aldeko aldarrikapenean klasikoak diren beste hauek ere kaleratuko dituzte: gaixo diren presoak askatzea, preso guztien Euskal Herriratzea, espetxean haurrak dituzten gurasoak elkarrekin egoteko eskubidea, adin handiko presoen askatzea eta preso guztiek gradu progresioa izateko aukera.

Gaur egun 191 preso daude Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeetan. Horietatik 41 Zaballan daude, 19 Basaurin, 21 Martutenen eta 10 Iruñean. Gainerako gehienak Espainiako kartzeletan daude –gehien gehienak Madrildik gorako espetxeetan– 20 Frantziakoetan eta 9 preso etxean ari dira betetzen zigorra.

Horietako hiru presok 32 urte bete dituzte aurten espetxean: Frantziakoetan Jakes Esnalek eta Jon Parotek, eta Espainiakoetan Unai Parotek.

Arrasateko Sareren ondorengo bideoan hainbat arrasatearrek gogoan dituzte urte horiek guztietan haientzat garrantzitsuak izan ziren gertaerak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude