Biopolitika vs psikopolitika


2021eko martxoaren 03an - 10:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Biopolitika, bizitzaren gobernua helburu duten teknologia, praktika, estrategia eta arrazionaltasun politikoen multzo gisa deskribatu zuen Foucaultek, gizabanakoen eta biztanleriaren bizitzen gainean boterea erabiltzeko era. Botereak gorputz sozialarekin ezartzen dituen harremanetan, bada, bizitza eta heriotza gobernatzeko erabili ohi diren estrategien politika dago. Bizitzeko erak, babesa antolatzeko sistema, mugak, mehatxuak, izurriteak, bizitzaren gobernua finean, arautzeko era gobernagarria bihurtzen denean, biztanleria, teknologia multzo oso baten bidegurutzean kokatzen du, medikuntzaren, biologiaren, soziologiaren, psikologiaren, psikiatriaren, estatistikaren eta zientzia bitartekaritzaren bidetik eratortzen dena. Izan bizitzeko eratan, izan gobernatzeko eratan, estrategia politiko horiek, giza gorputzen eskala zehatzetan hezurmamitzen dira, gorputz bio-psiko-sozio-kulturalak eratuz biztanleriarengan txertatu eta zabaltzeko.

Boterearen estrategiak bada (nekropolitika barne) botere-sare gisa hedatzen dira gizartean, norbanakoen gorputzetan sartu eta bereganatzen dituzten arte, begiratzea baino ez dago nola pandemiaren kudeaketa, bizitza eta heriotza administratzeko adierazlerik behinena bihurtu den, giza gorputzen gaineko botere harremanek eta erabaki politikoek sintetizatzen baitute ondoen biopolitikaren prozedura. Epidemiaren kudeaketa, immunitatearen borroka noiz irabaziko txertoen lasterketa eta gudu zelaian jokatu eta jokatzen ari da, borroka hori, izadia behin betirako mendean hartu nahiko zukeen gizateri ahalguztidunaren isla bihurtzen delarik.

Globalizazioaren hedapen planetarioak erakusten digu gaur egungo gorputza eta subjektibotasuna ez direla arautzen soilik (Foucaultek erakutsi bezala) gizarte erakunde harremanetatik igaroz, baizik eta, batez ere, teknologia digital eta datuetan oinarritutako merkatu ekonomiaren nagusigotik igaroz arautzen dela. Big data-ren merkatu ekonomia da egun gorputz soziala arautzeko eta gobernatzeko era berria. Pandemiaren eraginak areagotu duen mundu osoan hazitako datuen erabilera orokortzea, satelite bidezko zaintza informatikoaren gailu globalak garatzea, gorputz sozialaren eta subjektuen gaineko kudeaketa digitalaren ezaugarri bihurtu zaizkigu. Adimen artifiziala eta algoritmoak gidaturiko subjektu digitalaren aroaren ezaugarria da. Gizabanakoen homogenizazio eta zaintza digitalaren bide horiek barruraino sartzen zaizkigu oharkabean baina, atsedenik gabeko kontsumoaren gizartearen ezinbesteko ordainagiriak bailiren. Norbanakoa, gaur inoiz baino gehiago “indibiduo” bilakatua, Big-Brother-aren plazer arautu eta kalkulagarriaren datu soil bat bihur erazten dute.

"Errentagarriak ez diren hainbat giza balio galtzerako bidean doan gizartean, lurrarekiko desloturiko sistema nagusituz doa, hazkunde mugagabearen erlauntza hiperkonektatuan"

Gaur, erregimen neoliberalaren subjektua ea ukitu ezina bihurtu da, pantailetan ageri baita gehienetan. Zuzenean ez, baizik hariaz bestaldetik mintzo zaizu, tresneriaren barruti babestutik. Gutxi kolektibizatzen da, sozialki urrutiratua, erabat indibiduoa da. Bere gorputza tresneria tekniko digitalaren atzean ezkutatzen da; protesi zibernetiko geroz eta ugariagoak darabiltza, ziborgaren atributuen desira oharkabean; sare multinazionalen (GAFAM) eskaintzaren baitan erlazionatzen da; kontsumitzaile digital nekaezinaren grinak arautzen du haren bizitza, kode identifikagarri batetan sintetizatu liteke bere jarduna, banku-kontu zenbaki baten hurrenkeran akaso.

Begira nola Big data-n oinarritzen diren merkatu digitalek algoritmoen eraginkortasunean oinarritutako datu-ekonomia gailendu arazi duten. Jada, mutatu den plataformen kapitalismoan bizi gara, kapitalismo kognitiboa deitu izan dute batzuek; errealitate garaikidean, datu batetara murrizturiko norbanakoa, ekonomia globalaren lehengai berria izatera iritsi da. Microsoft eta Apple buru direla Silicon Valley deritzan korporazioen irabaziak (milaka milioiko irabazietan neurtzen direnak) ondoen islatzen duen datu-ekonomiaren aurpegia erakusten dute kapitalismo digitalaren arrakastaren lekuko.

Datu ekonomiaren gailur berri hori potentzialki agintekeria digitaletik gertu egon liteke baina. Bizi dugun aroak eragin duen patroi zibilizatorioaren kolapsoaren ondorioz, gorputz subjektibotasunak leher arazi ditzakeen marko antropologikoaren aldaketa dakusa Han filosofo mediatiko eta garaikideak. Foucaulten biopolitika zaharra gainditurik, psikopolitikaren garaian sartuta geundeke haren ustez, big data hodeietan biltzen ari den datu eta informazioen gurutzaketatik abiatuta, merkantzia gisa eskaintzeko gutako bakoitza: erabiltzaile profilaren merkantzia datu.

Shoshana Zuboffek soziologoak "zaintzaren kapitalismoa" izendatu duenaren oinarria da, giza jokabidea aldatzeko arkitektura globala, izaera itxuraldatzearekin mehatxatzen ari dena. Hori litzateke zaintzaren kapitalismoak dakarren antolaketa soziala, zelatatutako erlauntza hiperkonektatuan ziurtasun absolutuak lortzeko irrikak elikatzen duen mundurantz, ahalik eta irabazi gehien lortzearen truke, ekonomian errentagarria ez dena mespretxatu, eta gizakiok, planetan dugun etorkizuna baldintzapean jarrita.

Errentagarriak ez diren hainbat giza balio galtzerako bidean doan gizartean, lurrarekiko desloturiko sistema nagusituz doa, hazkunde mugagabearen erlauntza hiperkonektatuan, norbanakoa, zaintzapeko robotaren algoritmoetan murriztuta nahi luke sistema neoliberalaren merkatuak. Hara nola, gure bizitzen jabetza, konkistatu beharreko burujabetzatik baino ez datorrenez, balio indibidualak goresteak edota politikari uko egiteak, sistema neoliberalaren mendekotasuna areagotzea baizik ez dakarren. Haatik, giza taldeen jarrera aktiboaren bide erresilientea, kolektiboaren eta kolektibotasunean egin beharreko biderik premiazkoena dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude