[INUZENTEKERIA] Bingen Zupiriak gaztelerazko hedabide handiekin adostu ditu euskara sustatzeko diru-laguntzak

  • Aztarnatzaile talde batek emandako datuetatik ARGIAk jakin du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Vocento, Deia edo El Mundo-ko zuzendariekin bildu zela irailaren 14an, Bilboko Cervantes Institutuan. Bilera hartan izan zen pertsonak batek ARGIAri ziurtatu dio han adostu zituztela euskara sustatzeko hedabide "elebidunentzako" diru-laguntzak, besteak beste.


2020ko abenduaren 28an - 07:50
Iturria: "COVID-19 positiboen identifikazio eta kontaktuen datu analisi gurutzatua" txostena, LABIren Barne Informazio Batzorde Iraunkorra (LABIBIBI)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAE da COVID-19 kutsatzeen jatorriaz informazio gutxien ematen duen Espainiako Estatuko erkidegoa. Kutsatzeen jatorriaren %5,4 soilik zehaztu du Eusko Jaurlaritzak (horietatik, “%2,6 “osasun zentro edo zentro soziosanitarioetan” gertatu da; %1,6 “bestelakoetan”; eta %1,3 “lantokietan”).

Informe nº 54. Situación de COVID-19 en España.Casos diagnosticados a partir 10 de mayo (RENAVE-ren txostena, azaroaren 25ekoa.

Gainontzeko kutsatzeen %94,6aren jatorria, “ezezaguna” da, Jaurlaritzaren arabera. Osakidetzako aztarnatzaileek, ordea, positiboa eman duen herritarrari, besteak beste, kutsatzearen ustezko tokiaz galdetzen diote. Datuak egon badaude, hortaz. Intuizio horretatik abiatuta, ARGIAko Ikerketa Taldea informazio hori eskuratu nahian aritu da, eta astetako ahaleginen ostean, abendu hasieran eskuratu du. Osakidetzak ez, Urkullu buru duen Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeak du informazio hori, COVID-19 positiboen identifikazio eta kontaktuen datu analisi gurutzatua txostenean jasota. Txostenak positiboa eman duten herritarren hainbat datu jasotzen ditu: izen-abizenak, kutsatze data, kutsatze tokia... baita positiboa eman aurreko 72 orduetan izan dituen “arrisku-kontaktuen” (15 minutu baino luzaroagoan edo maskararik gabe egon den pertsonen) zerrenda ere.

Milaka eta milaka datu jasotzen ditu LABIren txostenak, analisiak lan handia eskatuko du, emaitza orokorrak ezagutzeko asteak itxaron beharko ditugu. Datuen irakurketak, ordea, oso bestelako informazio esanguratsua eskaini digu ezustean.

Bingen Zupiriaren positiboa eta bere kontaktuak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak positiboa eman zuen irailaren 15ean. Aztarnatzaileak berarekin harremanetan jarri ziren arrisku kontaktuez galdekatu eta horrela balizko kutsatze kateak ekiditeko. Besteren artean, irailaren 14an 15:00etan Cervantes Institutuak Bilbon duen egoitzan sei pertsonarekin bilera luzea egin zuela adierazi zien Zupiriak aztarnatzaileei, txostenean jasota dagoena: “L. Enríquez, A. Aldekoa, J. Izarra, I. González, J.M. Gastaca eta J.J. Baños”-ekin bildu zen Hizkuntza sailburua. Hau da: Vocento Taldeko –El Correo, El Diario Vasco, ABC...–; EITB-ko, El Mundo-ko, Deia-ko eta Noticias Taldeko zuzendariekin, hurrenez hurren. Hain bilera pisuzkoaren aipamenik ez dago Eusko Jaurlaritzak irekia.eus atarian kargu publikoen agendaz ematen dituen informazio publikoetan. Aurreko hitzorduaz informazio zehatza ematen du, ordea.

Vocento Taldeko -El Correo, El Diario Vasco, ABC...–; EITB-ko, El Mundo-ko, Deia-ko eta Noticias Talde-ko zuzendariekin bildu zen Zupiria

Donostian euskarazko hedabide “lerratuekin”; Bilbon elebidun “ez-lerratuekin”

Ordu eskas batzuk lehenago, EHUko udako ikastaroko Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan jardunaldietan hizlari izan zen Zupiria. Bera izan zen bazkalaurreko hitzaldia itxi zuena, eta horrela amaitu zuen bere mintzaldia, euskarazko hedabideetako ordezkariak parean zituela, entzule: "Euskarazko hedabideak lerratuegi daude posizio politiko-ideologiko batzuetara". Euskarazko hedabideek Zaldibarko zabortegiaren luiziari eta COVID-19aren aurrean Jaurlaritzak ezarritako politikei emandako trataera informatiboa jarri zituen adibide, Jaurlaritzan “deserosotasun handiak” sortu zutela zehaztuz. Adierazpenak egin eta jarraian alde egin zuen, galdera eta eztabaidarako tartea hasi aurretik, “Bilbon egon beharra” zuela-eta desenkusatu ostean. Hausnarketa bera helarazi ote zien Zupiriak Bilbon bildu ziren hedabideei?

ARGIAk Bilboko bileran parte hartu zuen pertsonetako batekin hitz egin du. “Guk ere euskara izan genuen mintzagai. Zehazki, euskararen sustapenean aitzindari izateagatik erdarazko hedabide nagusiek merezi dugun babes ekonomikoa jarri nahi genuen mahai gainean”, azaldu du. Beti ere iturriaren arabera, Vocento-ko zuzendariak eman zion hasiera bilerari: “Datu argigarria eman zuen. Gaztelerazko hedabideek azken hamarkadan biderkatu egin dute euskararen presentzia, gutxien egin dutenak bikoiztu (%1etik, %2ra), saiatuenak boskoiztu ere (%0,3tik, %1,5era). Euskara hutsezkoek, ordea, ez dute beren hedabideetan euskararen presentzia puntu bakar batean ere igo. Eta hori dena euskara politizatu gabe eta politiko-ideologikoki lerratu gabe egin dugu”.

"Gaztelerazko hedabideek azken hamarkadan biderkatu egin dute euskararen presentzia, gutxien egin dutenak bikoiztu (%1etik, %2ra), saiatuenak boskoiztu ere (%0,3tik, %1,5era)"
Cervantes Institutuak Bilbon duen egoitza. Bertan egin zuten bilera Zupiriak eta hainbat hedabidetako zuzendariek.

Euskaraldia eta euskara doan ikasteko legea

Bi neurri adostu zituzten Jaurlaritzak eta hedabide ez-lerratuetako ordezkariek bileran, ARGIAko iturriaren esanetan. Batetik, Euskaraldian parte hartzeagatik jasoko dituzten diru-laguntzak zehaztu zituzten: “Euskaraz argitaratutako karaktere bakoitzeko diru kopuru bat ezarri genuen, sinbolikoa, esker ona adierazteko nolabait. 37 euro karaktere bakoitzeko. Adibidez, 4.000 karaktereko artikulu batengatik 54.800 euro. Asko dela eman lezake, baina gastuak aintzat hartuta –leihaketa irekia deitu, euskaldun bat kontratatu, artikulua amaitzean finikitoa ordaindu, zuzenketa egingo duen enpresari ordaindu...– azkenean parrean geratzen zara. Ez bada galerak izaten dituzula, baina euskarak hori eta gehiago merezi du”.

"Adostu genuen euskara bultzatzeko, hurrengo EITB Maratoia euskara doan ikasteko dirua biltzera bideratuko zela"

Bigarren neurria kezka bati lotuta zegoen. Azaroan euskara doan ikasteko eskubidearen aldeko legea bozkatzekoa zen EAEko Legebiltzarra. Aurreko legegintzaldian lege bera onartu zen EAJren aldeko bozkarekin, eta ordutik norabide horretan pausurik eman ez den arren, berriz ere onartzeak izan zitzakeen ondorioekin kezkatuta zeuden komunikabide elebidun "ez-lerratuak". “Jendartea euskalduntzeak irakurle galera ekar liezaguke”, azaldu du iturriak. “Guztiok bat gentozen, ordea, administrazioak ezin diela herritarrei euskara inposatu doako ikasketa boluntarioa derrigortuz. Administrazioak egin behar duena da herritarrei aukera eman euskara sustatzeko dirua eman diezaioten administrazioari, norbere patrikatik, behetik gora eta modu parte hartzailean”. Ideia horretan oinarrituz adostu zuten, batetik eta inposaketak ekiditeko, EAJk azaroaren 19an legearen aurka bozkatuko zuela eta, bestetik eta euskara bultzatzeko, hurrengo EITB Maratoia euskara doan ikasteko dirua biltzera bideratuko zela. “Guk nahi genuen aurtengo Maratoia erabiltzea horretarako, euskarak merezi du, baina jada erabakita zegoen aurten herritarrei aukera eman nahi zitzaiela osasun publikoa indartzeko ekarpen pribatuen bitartez COVID-19aren aurkako borrokan. Euskarak merezi du, baina bizitzak ere bai, eta horregatik adostu genuen 2021eko Maratoirako uztea”.

Azaroaren 19an, bozkatu zen legea legebiltzarrean, eta EAJk aurka bozkatu zuen, PSE, PP-Ciudadanos eta Vox taldeekin batera. EAJko legebiltzarkide Aitor Aldasorok adierazi zuen "antzua" iruditzen zaiola "gaur egungo euskararen debatea" doakotasunera mugatzea. Hurrengo egunean, azaroak 20, Euskaraldia hasi zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskarazko eskaintzak gora eginda, eskaria ere nabarmen emendatu da beste behin Iruñeko haur eskoletan

Iruñeko haur eskoletako aurtengo aurrematrikulazioetan euskarazko eskaintza handiagoa izan da eta eskariak gora egin du. Iaz eskari osoaren %19,18 izan bazen euskarazkoa, aurten %25,16 izan da. Adibide argigarria da Mendebaldea auzoan gertatutakoa: iaz ez zuten euskarazko... [+]


Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


Xabiertxok espainolez ikasi behar du

Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]


Jose Mari Rekarte. Gora gure ikastola
"Gure garaian inork ez zekien euskaraz eta orain, berriz, denek dakite"

Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]


2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Milaka euskaltzaleri dei egin die Kontseiluak Bilbon abenduaren 27an, “giharra erakusteko”

Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]


2025-10-06 | Sustatu
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


Eguneraketa berriak daude