Bilkurak sei lagunetara mugatzea ez du neurri gisa onartu EAEko Auzitegi Nagusiak

  • Eusko Jaurlaritzak gomendatu egin ahalko du bilerak sei lagunetara mugatzea, baina ez betebehar gisa xedatu. Hala erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, neurriak oinarrizko eskubideak urratzen dituela iritzirik.


2020ko urriaren 22an - 11:30
LABIren larunbateko bilkura (Argazkia: Irekia)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

LABI aholku batzordeak koronabirusak eragindako egoera epidemiologikoa aztertu ondotik, pasa den larunbatean Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri iragarri zituen, xede zutenak pertsonen pilaketak eta mugikortasuna gehiago mugatzea. Neurri sorta horren baitan aurreikusten zen bilkurak sei lagunetara mugatzea, arlo publikoan zein pribatuan.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki horiek onartzeko zain zegoen Jaurlaritza, neurriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta indarrean jartzeko. Alabaina, auzitegiak atzera bota du bilerak sei lagunetara mugatzeko neurria.

Auzitegi Nagusiaren aburuz, oinarrizko eskubideak urratzen dituen neurria da. Hargatik, Jaurlaritzak herritarrei gomendatu diezaieke sei lagunetik gorako taldeetan ez biltzea, baina irizpide hori betetzera ezingo ditu derrigortu herritarrak.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.