Bilboko kale-saltzaile senegaldarrek erresistentzia kaxa jarri dute martxan

  • Koronabirusaren krisiak gogorren kolpatu dituenen artean daude migratzaileak, eta tartean dira Bilboko kale saltzaile senegaldarrak. Legeak oso baldintza gogorrak eskatzen dizkie lanean jarraitu eta etxebizitza-baimena mantendu ahal izateko, eta panorama berrian, kalean ezin saldu, are latzagoa bihurtu da bizi duten egoera. Erresistentzia kaxa jarri dute martxan, larrialdi honi aurre egin ahal izateko.


2020ko martxoaren 24an - 14:21

Bizkaiko SOS Arrazakeriaren izenean dagoen kontu korrontea eman dute, nahi eta ahal duenak ekarpena egin dezan (ES67 2095 0005 1838 3074 5829), kontzeptuan "Apoyo Mbolo" jarrita. Bildutako dirua Bizkaiko manteroen artean banatuko dela zehaztu dute, alokairuak, hornidura eta mantenua ordaintzeko batetik, eta senideei laguntzeko bestetik.

"Jende langile eta borrokalaria gara eta gure eskubideak defendatzeko antolatu gara; dagoeneko hamar urte daramatzagu antolatuta. Orain, itxialdi bolada honek oso gogor eragiten digu, beste kolektibo prekarizatu eta baztertu askori gertatzen ari zaien gisan. Babesak lortzeko lanean ari gara"

Inor ez da ilegala

Bestalde, Bilboko manteroen elkarte Mbolo Moye Doolek gogoratu du ARGIArekin elkarlanean “Inor ez da ilegala” proiektua duela martxan: lelo hori daramaten kamiseta, jertse, poltso eta liburuak erosiz gero, bai Argia bai Mbolo laguntzen baitu erosleak. Argiaren Azokan erosketa egin dezakezu, baina itxialdia amaitutakoan egingo da bidalketa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude