Bilboko Arte Ederretako Museoan greba iragarri dute Museoen Egunean

  • Bilboko Arte Ederretako Manpower azpikontratako 34 langileek museoaren aurrean eginiko agerraldian adierazi dute "lan baldintzak penagarriak" direla eta, maiatzaren 16an greba egingo dutela, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko maiatzaren 11n - 09:01
Argazkia: Uriola.

"Orain dela urte asko" areto zaintzaileak, takila beharginak, hezitzaileak eta denda zein harrera langileak "erabateko prekaritatean" daudela. Jardunaldi osoan egonik ere, 900 euroko soldatara ez direla heltzen azaldu dute gaur museoko atarian eginiko protestaldian. Datu horrek "ondo baino hobeto azalaratzen du prekaritatea eta pairatzen ari garen egoera larria", diotenez. Prentsaurrekoa baliatu dute 1.200 eurotik gorako soldatak eskatzeko. 

Manpower Groupentzat lan egiten duten 34 pertsonaren lanpostuek ez dute "inolako egonkortasunik" subrogazioa ez baitute bermatuta. Hamar urte inguru daramatzate lanean, eta izoztuta dute soldata. Gainera, "askok lanaldi partzialak dituzte". Horregatik eskatu diote Arte Ederren Museoari "bere egitekoa betetzeko funtsezkoak dituen langileen lan baldintzak bermatzeko", eta Bilboko Udalari eta Patronatuari "beharrezko neurriak har ditzatela langileek lan duintasuna berreskuratzeko". ELA eta LAB sindikatuek babestu duten agerraldian azaldu dutenez, "museo publiko bat non langileak lan prekarietatean murgiduta dauden, ez da izango kultura erreferente bat ez aberastasun iturria gizarterako, ez orain ez inoiz". 

Egun bateko greba eta greba mugagabea

Gatazka ez bada konpontzen, langileek argi dute maiatzaren 16an greba egingo dutela, Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eta ekainaren 7tik aurrera, greba mugagabea eramango dutela aurrera; hiperrealismo erakusketa hasten denean justu.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude