Asteazkenean egindako bilkuran, aurreakordioak aldeko 332 boto, kontrako 186, hiru boto zuri eta sei baliogabe jaso ditu. Maiatzeko aurreakordioan izandako desadostasunak gainditu dituzte enpresa-batzordearen gehiengoak eta Biobide enpresak, eta greba mugagabea bukatu dute.
Bilbobuseko langileek apirilaren 9an hasitako greba mugagabeari amaiera eman diote, asteazkenean, ekainaren 26an, CCOO, UGT eta LSBren gehiengo sindikalak eta Biobide enpresak –Alsa enpresaren jabetzakoa– azken aurreakordioa onartu ondoren. Bilkuran 527 langilek bozkatu dute, eta aldeko 332 boto, kontrako 186, hiru boto zuri eta sei baliogabe izan dira. ELA, LAB eta ESK-k akordioa kritikatu dute. Nora Abete, Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak, grebaren amaieragatik poztasuna erakutsi du, bilbotarrentzat “oso berri ona” dela adierazi du eta eskertu du negoziazioetan aurrerapausoak eman izana, Abeteren esanetan grebak “denbora gehiegi” iraun duelako. Hitzarmena 2022ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, Deiak informatu duenez. Iturriek adierazi dute akordioa datorren egunetan sinatuko dela.
Ekainaren 25eko aurreakordioa etorri da Bilboko EH Bilduk osteguneko osoko bilkurarako mozioa aurkeztu ondoren, non Bilbobusen kudeaketa zuzena bere gain hartzeko “beharrezko pausuak” ematea eskatu dion Bilboko Udalari, 2021. urtetik dagoen “lan-gatazkari irtenbidea emateko eta konponbideak bilatzeko”, Bilbo Herri Irratiak jaso duenez.
Aurreakordioaren arabera, Bilbobuseko 600 langile inguruen soldata-igoera funtzio publikoan aplikatzen denaren parekoa izango da. 2022 eta 2023rako, funtzio publikoaren soldata-igoeraren baliokidea gehi %4ko igoera hitzartu dute. 2024, 2025 eta 2026rako sektore publikoan aplikatuko litzateke igoera, eta %0,7, %0,6 eta %0,5eko igoera izango litzateke, KPIak hori gaindituko balu, EITBk jaso duenez. 2027rako, %0,5eko portzentajea hitzartu dute, baina kasu horretan ordainsari bakar ez-finkagarria izango litzateke. Horrez gain, %62ko lanaldi partzialean zeuden langileek hemendik aurrera lanaldi osoa izango dute, eta behin-behineko langileek %62ko hutsune hori beteko dute.
Aurretik, maiatzean sindikatu berek beste aurreakordio bat lortu zuten greba “bertan behera” uzteko, baina Bilbobuseko langileek ez zuten onartu, 287 aurkako boto eta 249 alde jasota, Eldiario.es komunikabideak jaso duenez. Aurreakordio hori ez onartzearen ondorioz, enpresa-batzordeko presidenteak, UGTko Jose Fernandezek, dimisioa aurkeztu zuen eta ELAko Angel Jauregik ordezkatu zuen. Aurreakordio horretarako, ELAk adierazi zuen akordioan ez zela soldata-igoerarik jasotzen urteko KPIaren arabera eta LABek nabarmendu zuen soldatak KPIarekin lotzea "langileak ez pobretzeko bidea” zela.
Ekainaren 26an onartutako akordioa ere kritikatu dute ELA eta LABek. ELAk zenbait arrazoi eman ditu: “Ez du erosahalmena bermatzen, langileen eskubidearen aurka egiten du eta ez du kontratazioan dagoen gatazka konpontzen”. Aurreakordio berri honetako proposamenaren ondorioz “Espainiako Gobernuak langile publikoen arloan hartzen dituen erabakien mendekoa izango dira soldata igoerak”, ELAk azpimarratu duenez. LABek, bere aldetik, akordio honek aurreko akordioarekiko ia alderik ez duela adierazi du, eta erosteko ahalmena berreskuratzea ez duela bermatzen eta kontratazioarekiko gatazka ez duela konpontzen nabarmendu du.
Akordioak ez ditu barne hartu langileek zituzten eskaera jakin batzuk, hala nola bajako langileentzako aparteko ordainsariei eta jaiegunei buruz zituzten desadostasunak. ESK sindikatuko Martín Garcíak adierazi du akordioa onartzeko faktore garrantzitsuak izan direla “langileen nekea, grebaren geldialdia eta Bilboko Udalaren, enpresaren eta zenbat komunikabideren boikota mobilizazioei”. Boikot horrek garraio publikoaren bidaiariek gidariei “hitzezko erasoak eta eraso fisikoak” egitea eragin duela azpimarratu du, El Salton irakur daitekeenez.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.