Joseba Merinoren familiak eta defentsak eskatu dute hilketen garaiko argazkiekin izan dadila hurrengo identifikazio saioa. Deituta zeuden hiru polizietatik bakarra agertu da, beste biak hilda baitaude polizien defentsaren esanetan.
Ostegunean izan da Pasaiako Sarraskiko poliziak identifikatzeko bigarren saioa, baina Joseba Merinok ez du identifikatu Donostiako epaitegira agertu den polizia. Merinoren familiak eta abokatuak epaileari eskatu diote hurrengo identifikazio saioa hilketen garaiko agiri ofizialetako argazkiekin egiteko.
Berez, hiru polizia ohi zeuden deituta, baina beste biak hilda daude. Santi González familien abokatuak azaldu du orain eman dietela besteen heriotzen berri, nahiz eta defentsak ez duen heriotza agiririk aurkeztu.
Martxoaren 28an egin zuten poliziak identifikatzeko lehen saioa, baina orduan ere Merinok eta Rosa Pajuelok ez zituzten ezagutu aurkeztutako poliziak.
Gaurko identifikazio saioaren harira, Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean kontzentrazioa egin dute; alde batetik Pasaia Argituk, eta, bestetik, Sare Antifaxistak. Pasaiako Sarraskia ikertzeko eskatu dute. Bertan egon da Pello Aizpuru, sarraskian hildako Dionisio Aizpururen anaia. Naiz-ek jaso duenez, Aizpuruk hedabideen aurrean erakutsi du 1984an kasua artxibatu zuteneko papera, Eduardo Calvo Rojas epaileak sinatua, "ez zelako justifikatu deliturik egon zenik". ARGIAk Aizpuru elkarrizketatu zuen martxoan, eta orduan salatu zuen instituzioek ez dutela "berdintasunez jokatzen" biktimei dagokienean.
EHUren ikerketa
Martxoan jakin zuten biktimen familiek EHUren ikerketa frogatu zuela Pasaiako Badiako hilketak "operazio estrajudizial" baten ondorio izan zirela. ARGIAk txostena eskuratu du, eta gako nagusiak bildu ditu. Duela bi hilabete egin zuten publiko, baina aurretik hiru urte egin zituen kaxoi batean gordeta, familiak salatu zuenez. Ikerketaren aurrean, Aizpuruk instituzioen isiltasuna salatu du. "Txostena ezkutatu ziguten, eta orain instituzioen aitortzaren zain gaude".
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]