Ez dute polizia hiltzailerik identifikatu, baina saio gehiago egingo dituzte

  • Justizia eta aitortza eskatu dituzte Pasaian eraildako senideek Donostiako Auzitegi aurrean, errekonozimendu saioa egiten ari zirenean. Bertara deitutako zazpi polizietatik hiru baino ez dira agertu auzitegira.

Donostiako Auzitegiaren atarian elkarretaratzea egin dute senide eta lagunek. (Argazkia: Pasaia Argitu)

2023ko martxoaren 28an - 13:00
Azken eguneraketa: 16:37

Pasaiako segadan parte hartu zuten Espainiako poliziak identifikatzeko saioa egin dute Donostiako epaitegian, gertakariak jazo zirenetik 39 urte pasatu direnean. Bi lekukok hartu dute parte, Joseba Merinok eta Rosa Jimenok, baina ezin izan dute agertu direnetako inor identifikatu. Komando Autonomoetako lau kideen hilketekin lotuta egon daitezkeen hiru polizia egon dira saiotan, eta azaldu ez direnak identifikatu ahal izateko, beste bi errekonozimendu saio gehiago egingo dituztela jakinarazi du hildakoen familia abokatu Santiago Gonzálezek.

Errekonozimendu saioa egiten ari zirela, atarian, senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute. Lau hildakoen autopsien erreprodukzioak erakutsi dituzte afixetan, eta "Pasaiako sarraskia ikertu eta argitu" lema ere zabaldu dute.

Jaurlaritzari konpromisoa eskatu diote

"Estatu biolentziaren kasu paradigmatikoa" dela nabarmendu du Pello Aizpuruk, Dionisi Aizpuru zenaren anaiak, "bahiketak, torturak eta erailketak" daudelako kasu honetan, eta gaineratu du esparru judizialari dagokionez esperantza handirik ez duela, nahiz eta zirrikitu bila jarraituko duen.

ARGIAn elkarrizketatu genuen Pello Aizpuru: "Biktimei dagokienean, instituzioek ez dute berdintasunez jokatzen"

(Argazkia: Pasaia Argitu)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Estatuaren biolentziaren 41 biktima onartze bidean da Nafarroako Gobernua

Asteazken honetan prozesu horren berri eman du Martin Zabalza motibazio politikoko Biktimen Aitortzarako eta Erreparaziorako Batzordeko lehendakariak. Ostegunean, Egiari Zor Fundazioak eta Nafarroako Torturatuen elkarteak pauso garrantzitsua dela adierazi dute Iruñean... [+]


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Eguneraketa berriak daude