Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela gogoratzeko.
1980ko ekainaren 11n Batallon Vasco Español talde parapolizialak Jose Miguel Etxeberria Naparra iruindarra bahitu eta desagerrarazi zuen. Bere gorpua bilatu eta aurkitzeko bidea luze bezain gogorra izan da, batez ere familiak 1999an desagerpenagatik Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarri zuenez geroztik. Orain, 45 urte geroago, prozesu horren azken saiakera kontatzen duen 16.060 egun dokumentala irekian jarri dute interneten, eta ARGIAren multimedia kanalean ere ikusgai dago.
Lau egunez militarrek Landetan, Mont-de-Marsanen, egindako indusketen lekuko izango da Eneko, eta kamerek egun horietako bere ezinegona eta anaiari gertatutakoa jakiteko beharra jasoko dute
Iñaki Alforjak eta Iban Toledok idatzia eta zuzendua, eta Lucia Ezkerrek ekoiztua, dokumentalak Naparra-ren gorpua aurkitzeko 2024ko maiatzean egindako azken saiakera dakar, haren anaia Eneko Etxeberriaren ahotik. Lau egunez militarrek Landetan, Mont-de-Marsanen, egindako indusketen lekuko izango da Eneko, eta kamerek egun horietako bere ezinegona eta anaiari gertatutakoa jakiteko beharra jasoko dute.
Lehenago, 2021ean estreinaturiko Bolante baten historia dokumentalean, familiak Naparra-ren gorpua aurkitzeko 1980tik egindako lana jaso zen, tartean 2017an Landetan egindako beste bilaketa saiakera bat, Cesid espainiar inteligentzia zerbitzuetako kide ohi batek emandako informazioaren harira. Pako Etxeberria auzitegi-medikuak, baina, handik ez oso urrun gorpua egon zitekeen beste eremu posible bat identifikatu zuen, baina hor ere ez zuten arrastorik aurkitu.
16.060 dokumentala aurreko horren segida da eta bigarren eremuan egindako saiakeran zentratzen da. Donostiako Zinemaldian estreinatua eta Bilboko Zinebin aurkeztua, orain denontzat ikusgai jarri dute.
"Historia hau gertukoa eta unibertsala bihurtzen duena zera da: maite duzun pertsona bat desagertzen denean premia humano bat dagoela, jakiteko zer gertatu zaion eta bere gorpua aurkitzeko", azpimarratu dute Alforjak eta Toledok.
BVE izan zen
Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetan zebilen desagerrarazi zutenean. Talde armatu horretan sartuta zegoen poliziaren sator batekin ika-mika izan zuen eta handik denbora batera desagertu zen, 1980ko ekainaren 11n. BVEk egun batzuk geroago bahiketa aldarrikatu zuen Deia egunkarira eginiko dei baten bidez, Xabier Letonak erreportaje honetan azaltzen duen moduan.
Desagerpenaren egiletzaren inguruan, sarritan zalantzak pizten saiatu dira estatu aparatuetatik. Baina gaia gehientsuen ikertu duen Naparra. Kasu irekia liburuaren egile Jon Alonsok garbi hitz egin zuen ARGIArekin izandako elkarrizketa batean: "Benetan jakin arte zer gertatu zen beti egongo da espekulaziorako tartea, eta errespetua diet bestelako iritziei, baina nire ustez argi dago BVE izan zela. Hori esateko zeharkako froga ugari dagoela uste dut".
45 urteren ondoren, oroimen ekitaldia
Iruindarra desagerrarazi zutela 45 urte igaro direnean, hori gogoratzeko ekitaldia egingo dute Lizartzan igandean, 12:00etan, Naparra-ren familiaren Igarolabekoa baserri aurrean dagoen monolitoan.
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]
Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.