Hego Euskal Herria bigarren fasera pasa dute eta ia ordutegi murrizketa guztiak desagertuko dira

  • Datorren astelehenetik aurrera 2. fasera pasatzen diren Espainiako Estatuko erkidegoek ez dute ordutegirik izango, arrisku taldeek izan ezik. Hego Euskal Herria bigarren fasera igaroko dela baieztatu du ostiral eguerdian Salvador Illa osasun ministroak.

Argazkia: Dani Blanco

2020ko maiatzaren 22an - 19:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Horren arabera, herritarrek nahi dutenean atera ahal izango dira kalera edo kirola egitera, salbu eta 70 urtetik gorakoen ordutegian, hau da, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20.00etara.

Lehen fasean sartu eta terrazak lanean hasi zirenetik ordutegiak irekiak izan dira horietara joateko, baina ez kirola egiteko, esate batera. Ostegun arratsaldean Fernando Simón Espainiako Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendariak emandako berria da eta Salvador Illak ere halaxe esan du Espainiako Kongresuan.

Ordutegi berriak finkatzea, erkidego eta udalen esku geratuko da. Bigarren fasean tabernen barneko aforoak ere zehaztuko dira eta Illak jakinarazi duenez, agian %50eko okupaziora ere iritsi liteke arau berria. Erabakiok ostiral arratsaldean iragarriko ditu Espainiako Gobernuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!