Bi hilabetean 1.268 palestinar atxilotu ditu Israelek, “azken urteetako kopururik altuena”

  • Palestinako giza eskubideen alde lan egiten duten bi gobernuz kanpoko erakundek prentsaurrekoa eskaini dute asteartean, palestinarren atxiloketei buruzko datuak eman eta egoera salatzeko.


2017ko abuztuaren 10ean - 12:20
Atxiloketa masiboak egin ditu Israelgo poliziak Al-Aqsako gertaeren ostean. (Argazkia: Activestills.org)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ramallahn kokatuta dagoen Addameer eta Gazan lan egiten duen al-Mezan GKE-ek emandako datuak dira ondorengoak, Al Jazeerak jasoak:

Ekainean 388 palestinar atxilotu zituen Israelek Zisjordanian, Gazan eta Jerusalemen, tartean 70 haur.

Uztailean beste 880 palestinar atxilotu zituzten, tartean 144 haur.

Atxiloketen kopurua nabarmen igo dela azpimarratu dute al-Aqsako krisiaren ostean. Uztailaren 14an bi zaintzaile israeldar hil zituzten hiru palestinarrek. Ondoren tiroz hil zituzten hauek.

Jerusalem hirian bakarrik, 550 palestinar atxilotu dituzte azken bi hilabeteetan.

"Atxiloketen kopurua, dudarik gabe 2017. urte honetako altuena izateaz gain, azken urteetako altuena da", adierazi dute.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.