Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen bortxaketa eta lapurreta leporatuta

  • Asteazkenean gertatu zen erasoa eta ostiralean atxilotu zituen Ertzaintzak 22 eta 23 urteko ustezko erasotzaileak. Taser pistola batekin mehatxatu zutela salatu du emakumeak.


2020ko irailaren 28an - 18:10
Irailaren 7an kontzentrazioa egin zen Gasteizen mugimendu feministak deituta, 17 urteko neska batek zazpi gizonek bortxatu zutela salatu ostean. Argazkia: ARGIA.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erasoa emakumearen etxean jazo zen. Hedabideek jaso dutenez sexu langilea da emakumea. Zerbitzua kontratatu nahi zuen gizon batek deitu zion, eta hitzordurik zehaztu ez bazuten ere gizona bere etxean agertu zen. Barrura sartu eta taser pistola elektriko batekin mehatxatu zuen emakumea, bortxatu eta etxean zituen dirua eta bitxiak lapurtzeko. Ondoren bigarren gizona sarrarazi zuen, eta horrek etxe guztia miatu zuen baliozko gauza gehiagoren bila. Asteazkenean bertan azaldu zen emakumea Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzera, eta poliziek ospitalera eraman zuten ostean.

Ostiralean atxilotu zituen Ertzaintzak ustezko bi erasotzaileak beren etxean, askatasun sexualen aurkako delitua eta beldurra eraginez buruturiko lapurreta egotzita.


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.