'Beterri Km0': bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekimen aitzindaria

  • Beterri-Buruntzako nekazaritza eta merkataritza modu jasangarrian suspertzeko estrategia aurkeztu dute Hernanin eskualde horretako udalek, Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteak. Beterri Km0 izeneko sarea izango da oinarria.


2018ko maiatzaren 16an - 11:32
"Bertakoen sare" gisa dute ekimena, Hernaninko aurkezpenean azaldu zutenez (arg: Beterri Km0)

Jon Zulueta Beterri-Buruntzako Udalak garapen agentziaren lehendakariak azaldu du zer berritasun eskaintzen duen egitasmoak: tokiko administrazioek “klausula anbientalak” ezarriko dituzte jantoki publikoetan, eta horrez gain bertako ekoizpena kontsumitzeko eta lur publikoak nekazaritzara bideratzeko baliabideak jartzeko konpromisoa hartuko dute. Hain zuzen, Behemendiko Juan Kruz Alberdiren iritzian “nekazariak sortzea” da helburuetako bat: “Nekazaritza lanbide egokia izan daiteke, baldintza egokiak planteatzen badira”.

Andoni Egia Hernaniko tokiko garapen agentearen esanetan, “elikadura burujabetza lortu eta garapen endogenoa sustatzeko norabidean” kokatu liteke egitasmoa, beraz.

Beterri Km0 ez da “zigilu bat” izango, Oier Iurramendi Karabeleko-ko kidearen ahotan, sare bat baizik, herritarrak, lehen sektorea, merkatariak eta instituzioak elkartuko dituena. Sare horretan jadanik bederatzi ekoizle daude, barazkiak, arrautzak, esnea, oiloak, marmeladak… eskaintzen dituztenak, eta katalogoa handitzea da helburua.

Horretarako baina, urte honen amaierarako datu bilketa bat egin nahi dute “errealitatean hemen produzitu eta kontsumitzen dena zer den zehazki jakiteko”. Iurramendiren aburuz ez doaz zerbait “berria” sortzera, baizik eta “dagoen hori ikusarazi eta eskaerari erantzun logiko eta erreal bat ematera”.

Aurkezpenean Egiak azaldu duenez, Hernaniko zaharren egoitzan, hala nola eskualdeko hainbat haur eskolatan lehenago ere bertako jakiekin ari dira lanean eta sare barruan sartuko dira. Eskualdean ekoizten diren produktuak eskaintzen dituzten taberna, jantoki eta dendetan Beterri Km0 pegatina erakutsiko dute eta www.beterriKm0.eus webgunean informazio osoa emango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-03 | Estitxu Eizagirre
Juanma Intxaurrandieta, ekonomia irakasle eta INTIAko kudeatzaile ohia
"Merkatu globalean elikagaien prezioa oso hauskorra da, zuzenean erosita egonkorragoa"

Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Eli Pagolak Egonarria saioan egin dion elkarrizketan, hizkuntza arruntean eta... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Eguneraketa berriak daude