Duela hamar urte, 45 urtez luzatzen den gatazkaren irudikapen berri bat bizi izan zen okupatutako Mendebaldeko Saharako El Aaiun hiriaren kanpoaldean. 2010eko azaroaren 8an Marokoko segurtasun indarrek Gdeim Izikeko kanpamentua bortizki eraitsi zuten. Ehunka haimek osatzen zuten kanpamentua, sahararren eskubide ekonomiko eta sozialak aldarrikatzen zituen, marokok Mendebaldeko Saharako lurraldearen kontrola indarrez hartu zuenetik modu sistematikoan ukatzen zaizkien eskubide horietako batzuk. Noam Chomsky bezalako adituek udaberri arabiarren aurrekaritzat dute mobilizazio baketsu hura.
Saharar gizarte zibilaren antolakuntzaren aurreko Marokoren erreakzioak argi utzi zuen gatazkan duen jarrera: errepresio gogorra, atxiloketak, torturak, berme zalantzagarriko epaiketak, epai luzeak, preso politikoak. Okupazioa erresistentziaren aurrean. Duintasunaren aurka, indarra.
Egun, hamar urteko tartearekin, gatazkaren konponketan aurrerapauso handirik eman denik ezin da esan. 2010etik, hemeretzi ekintzaile sahararrek 20 urteko eta bizialdiko espetxe-zigorrak betetzen dituzte Gdeim Izikeko mobilizazioetan parte hartzeagatik eta aldarrikapenak
"2010etik, hemeretzi ekintzaile sahararrek 20 urteko eta bizialdiko espetxe-zigorrak betetzen dituzte Gdeim Izikeko mobilizazioetan parte hartzeagatik eta aldarrikapenak lortzeke jarraitzen dute"
lortzeke jarraitzen dute. Bitartean, saharar herritarren eskubideak urratuak izaten jarraitzen dute eta Marokok Mendebaldeko Saharako lurraldearen gehiengoa kontrolatzen du, bertako baliabide naturalei esker bere burua aberastuz eta sahararrei laguntza humanitarioa eta oso eskumen mugatutako misio bat besterik eskaintzen ez dien nazioarteko komunitate baten babesa bermatuz. Nazio Batuek Mendebaldeko Sahararako misioa (MINURSO) berriztu dute urriaren 30ean, Giza Eskubideen babeserako eskumenik ez duen misioa eta lurraldean 28 urtez egon ondoren bere agindua bete ez duena: autodeterminaziorako erreferendum bat antolatzea.
Hala ere, urte hauek guztiek erakusten duten moduan, Marokoren estrategiak ez du eraginik izan saharar herriaren determinazioan. Maroko eta Mauritania lotzen dituen eta SEADek gobernatutako lurraldeetatik igarotzen den Guerguerateko legez kanpoko pasabidean saharar herritarrek kanpamentu berri bat antolatu dute urriaren amaieratik, Nazio Batuei saharar herria bere oraina eta etorkizunari buruz erabakitzea ahalbidetuko duen erreferenduma behingoz antolatu dezala exijitzeko eta, modu horretan, historikoa bihurtu den zor bat kitatu dezan. Urte eta erdian Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezi berri bat izendatzeko astirik aurkitu ez duen erakundeari.
Gauzak horrela, azaroaren 8a nahitaezko seinale berri bat da memoria eta elkartasunaren egutegian. Ia mende erdi dirauen eskubide urraketen hazia erein zen hilabete batean, hain zuzen. 1975, Martxa Berdea. Urte horretako azaroaren 6an, Marokok herritar zibilak eraman zituen lurralde sahararretara lur horren gaineko subiranotasuna aldarrikatzeko. 1975, Madrilgo Akordioen sinatzea. Egun batzuk beranduago, azaroaren 14an, Espainiak, Marokok eta Mauritaniak lurraldearen kudeaketa banatu zuten, Espainiako Estatuak autonomiarik gabeko lurralde baten administrazio-potentzia gisa zuen deskolonizazio-aginduari muzin eginez.
Gogoratu nahiko ez genituen urteurrenen geroz eta zerrenda luzeagoari eman zioten hasiera bi data horiek. Baina egun horiek guztiak behin eta berriz gogoratzeko beharrean ikusten gara berariazko ahanztura batean eror ez daitezen. Oroimenak, behintzat, ez dezan bat egin saharar herriari egindako traizioen bilduma zabalarekin, eta horrela, egunen batean, duintasunaren garaipena ospatu dezagun.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]