Bigarrengoz, Elkargo Bakarraren aurkako helegitea

  • Hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk Ipar Euskal Herrian 2017an indarrean sartuko den HELEP instituzio berriaren aurka egin dute. Eredu administratiboarekin desadostasunak azaldu dituzte oraingo honetan. Maiatzean aurkeztutako helegitean lurralde markoa zalantzan jarri zuten baina Frantziako Estatuko Barne Ministro Bernard Cazeneuvek helegitea bertan behera utzi zuen, elkargoa sortzeko prozedura legezkoa zela argudiatuta.


2016ko irailaren 13an - 10:34
Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza elkargoaren aurkako erakundeko bozeramailea da eta Gérard Bidegain Garruzeko alkatea, berriz, presidentea. (Argazkia: Sud Ouest)

Maiatzean egin zuten Iparraldeko udalek berezko egitura instituzionalaren alde, horretarako beharrezkoak ziren bi baldintzak bete ostean: udalerrien erdiek egin zuten Elkargo Bakarraren alde eta biztanleria osoaren erdia biltzen zuten. Instituzioak eskumena izango du, besteak beste, garapen ekonomikoan, hirigintzan eta hondakinen kudeaketan.

Berezko elkargoa sortzeko baldintzak bete eta aste gutxira 71 hautetsik aurkeztu zuten helegite hierarkikoa Frantziako Barne Ministerioan; haren bidez, elkargoaren aukera deuseztatzeko eskatu zuten. Cazeneuve Barne Ministroak uztailean ezeztatu zuen helegitea eta argudiatu zuen “HELEP erakunde publikoa sortzeko NOTRE legeak finkatutako prozedura errespetatzen” zuela.

Bigarren helegitea hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk sortutako erakunde batek aurkeztu du. Elkarte horretako presidente Gérard Bidegain Garruzeko alkatea da, eta bozeramailea, berriz, Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza. Kazeta.eus-ek zabaldu duenez, Alzurik egitasmoa geldiarazi eta beste aukera batzuk bilatzeko eskatu die epaileei. Bidarteko auzapeza elkargoa eratzeko batzordeko kidea da, instituzioaren aurka egon arren.

Elkargoko langileen etorkizunarekin kezkatuta

CFDT sindikatuak kezka azaldu du Elkargo Bakarreko langileen etorkizunaz eta instituzio berriaren egituraketa lanetan parte hartzeko eskatu du, “bere ahotsa entzunarazteko”.

Jean-Pierre Etcheverry sindikatuko ordezkariak azaldu du “HELEParen sorrera demokratikoki onartu den hautu politikoa” dela eta ez “hautu sindikala”. Euren aldarrikapenak biltzen dituen txostena elkargoko lehendakariei bidaliko dietela iragarri du.  

Sindikatuko kideek azaldu dute instituzio berria sortzeak langileak alde batetik bestera mugitzea ekarriko duela eta gogorarazi dute langileek beren etxetik hurbil lan egiteko eskubidea dutela. Egitura berriarekin ados azaldu ez diren langileek kalte-ordainak negoziatzeko duten aukera ere aldarrikatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude