Herri Elkargo bakarraren aurkako helegitea aurkeztu dute hainbat hautetsik

  • Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi baino gehiagok helegite hierarkikoa aurkeztu dute Herri Elkargoa proiektuaren kontra, kazeta.eus-ek zabaldu duenez. Antza, Euskal Kosta-Aturri elkargoak ere helegitean parte hartu du, baina Angeluko auzapez eta elkargoaren presidente Claude Olivek ez du sinatu.


2016ko maiatzaren 24an - 14:06
Elkargoaren aldeko elkarretaratzea (Arg.: Mikel Asurmendi).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Helegitea Frantziako Barne Ministerioan  aurkeztu dute, duela bi aste iragarri bezala, elkargo proiektuak prefetaren bi baldintza nagusiak bete arren.

Bernard Cazeneuve Barne ministroari helarazi dioten helegitearen bultzatzaileek elkargo bakarraren lurralde markoa zalantzan ipini dute. Besteak beste, instituzio berriaren gobernantzak herrien arteko desorekak ekarriko dituela argudiatu dute .

Pierre André Durand prefetak azaldu zuenez, Barne ministroak laster erantzun beharko luke. Bere iritziz, Bernard Cazeneuvek ez du aintzakotzat hartuko helegitea.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

2021eko ekainaren 8
Departamenduko eta eskualdeko hauteskundeak
Pauetik ere Ipar Euskal Herriaren alde eragin nahian dabil EH Bai

Eguneraketa berriak daude