Trantsizio energetikoa, zerbitzu publikoen saretzea eta goi mailako irakaskuntza ditu lehentasun Euskal Elkargoak

  • Bost urte bete berri dituela, Euskal Hirigune Elkargoaren egitasmo estrategikoak kazetariei zerrendatzeko tartea hartu du Jean-René Etxegarai presidenteak. Ipar Euskal Herriarentzako tresna juridiko eta baliabide ekonomiko gehiago eskatu ditu: "Ez da aldarrikapen identitario soila, eraginkortasunaren afera da".


2022ko otsailaren 10an - 14:54
Azken eguneraketa: 16:40
Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen prentsaurrekoa, otsailaren 9an (argazkia: @CommunautePB)

Ipar Euskal Herriaren "lurralde kohesioa" iparrorratz gisa finkaturik, hiru lehentasun aurkeztu ditu Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak: goi mailako irakaskuntza, trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen saretzea.

Hain zuzen, hustuz doazen eremuetan zerbitzu publikoak bermatzea lehentasunetan jarri du –medikuen presentzia, haurtzaindegiak zein kultur eskaintza aipatu ditu–. Era berean, mugikortasun eta garraio sarea hobetzeko hainbat neurri zehaztu ditu.

Trantsizio energetikoari dagokionez, Europatik jasotako finantzazioari esker 48 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du elkargoak. Besteak beste, eraikin publikoen zein sozialen berriztapen energetikoaren gauzapena eta 70 bat eguzki zentral fotovoltaiko eraikiko ditu elkargoak.

"Benetako campus-a"

Goi mailako irakaskuntza azkarki garatu nahi du Euskal Hirigune Elkargoak, azkenean "benetako campus" bilakatzeraino.

Gaur egun 7.500 ikaslek jasotzen dute formazioren bat elkargoaren eremuan. Bada, 2025ean 10.000 ikaslera iristeko helburua finkatu du instituzioak. Helburua estrategikoa bezain politikoa da: "Helburua da formakuntza eta instalazio osotasun koherente batera heltzea, [Ipar] Euskal Herria bere garapenaren jabe izan dadin –gazte bakar bat ere bazterrean ez uzteko–". Batxilergoa lortu ondoan, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko gazteen gehiengo handia Frantziara doa ikastera. Ipar Euskal Herriak goi mailako irakaskuntzan daukan "berantarekin" bukatu nahi du Etxegaraik.

Zentzu horretara, bi proiektu nagusi aurkeztu ditu Etxegaraik. Batetik, Irekia izenekoa, Paueko eta Aturri bazterreko unibertsitatearen Ipar Euskal Herriko ikasleen kopurua bikoizteko –hamar urtez 4.000 izatetik 8.000 izatera pasa nahi luke–. Excellence labelak eta Frantziako Estatuak banaturiko 8,8 milioi euroek erraztu behar lukete bidea. Bestetik, hiru urteko formakuntza abiatuko dute Maulen. Enpresentzako teknologien garapenean berezitua litzateke, eta kostaldearen eta barne aldearen arteko leku aldatzeak erraztea luke helburu, hor ere "lurralde kohesioa" garatzeko gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude