Brebeta euskaraz egiten duten ikasleei aitortza egin die Etchegaray-k diplomak banatuta

  • Ezaguna den bezala, Frantziako Estatuak ez die uzten Ipar Euskal Herriko ikasleei Brebetaren azterketa euskaraz egiten. Brebeta da, 14-15 urteko ikasleei estatuak kolegioko eskolaratzea gainditu dutela ziurtatzeko ematen dien diploma.

Euskal Elkargoko lehendakariak diplomak eman dizkie Brebeta euskaraz eginez azterketak euskaraz pasatzeko eskubidearen alde borroka egin duten ikasleei.

2022ko uztailaren 13an - 17:03
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aurten ere ezin izan dute Brebeta egin hala nahi duten eta haien ikasketak euskaraz burutzen dituzten ikasleek. Alabaina, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegarayk aitortza egin die eta, astearte honetan, diploma eman die Brebeta euskaraz egin duten ikasleei. Hori bai, banatutako diploma ez da ofiziala.

Ikasleok ez dute azterketa ofiziala gainditu, euskaraz egiteagatik 50eko puntuazio batetik lauko nota lortu baitute. Seaskako haien irakasleek, dena den, ikasleek egindako Brebetako azterketen kopiak zuzendu dituzte eta, batez beste, 28 puntu lortu dituzte.

Beheko txioan ikus daiteke diploma Etchegarairen eskutik jaso duten unea.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.