Herri Elkargoaren hainbat aurkari instituzioa eratzeko lan taldean izango dira

  • Ipar Euskal Herriko kazeta.eus agerkariaren arabera, Herri Elkargo bakarrerako batzorde eragilea ia osatuta dago, Baionako bigarren ordezkaria izendatzea besterik ez da falta.


2016ko uztailaren 12an - 10:46
Claude Olive Angeluko auzapezak HELEParen egitasmoaren aurka bozkatu zuen. Hala ere, batzorde eragileko partaidea da orain. (Arg.: Emilie Drouinaud).

Hamar elkargoetako ordezkariak izendatuta daude. Anartean, Baionako auzapez Jean-René Etchegarayk ez du bere bigarrena izendatu: Sylvie Durruty ala Martine Bisauta axurantak dira hautagaiak. Dagoeneko 28 kide ari dira lanean.

Esanguratsua da Euskal Kosta Aturri Hiriguneko ordezkariak elkargo bakarraren aurkariak izatea: Claude Olive, Michel Veunac, Guy Lafite, Emmanuel Alzuri, Jean-Pierre Laflaquière eta Francis Gonzalez. Aurkarien artean dira ere Eric Narbais-Jaureguy eta Jean-Jacques Loustaudaudine, Amikuzeko herri elkargokoak.

Herri elkargoen ordezkarien zerrendan Hendaia ez dago, Hego Lapurdi Hiriguneko herri handiena izan arren. Donibane Lohizune, Arbona, Sara eta Urruña aldiz badaude.

Jean-Paul Badie eta Xavier Aspord, hurrenez hurren, Euskal Kosta Aturri eta Hego Lapurdi Hiriguneko zuzendari nagusiek gidatuko dute lan taldea. Egungo herri elkargoetako zuzendari nagusiek eta Battitta Boloquy Hautetsien Kontseiluko zuzendariak ere osatuko dute Batzorde Teknikoa deitua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude