100.000 botila ur eskatu ditu Euskal Elkargoak, behar izanez gero herritarren artean banatzeko

  • Ipar Euskal Herrian euri gutxi egin duela eta idorte egoeran daudela argudiatuz, krisi bilera deitu du Euskal Elkargoak. 100.000 botila ur eskatuak ditu, behar izanez gero edateko ura segurtatzeko herritarrei.

Urdazuri ibaia. Argazkia: Wikipedia

2022ko irailaren 20an - 10:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errobi ibaiaren iturburua maila onargarrira itzuli dela, baina Urdazuri ibaiaren egoera oso konplikatua dela diote Euskal Elkargotik eta ibai hori Donibane Lohizune baino ez du orain hornitzen. Ziburu Urruñako Xoldokogaineko urtegiak elikatzen du eta Azkaine, Errobi ibaiak. Hala azaldu dute Kazeta-n.

Egoera kezkagarria dela iritzita, krisi bilera deitu dute irailaren 27rako. Behar bezala tratatzeko nahikoa urik ez badago, aipatu moduan Elkargoak edateko ur botilak jarriko ditu herritarren eskura.


Uraren kudeaketa kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.