Euskal Elkargoaren baitako talde politiko bat sortuko du Peio Etxelekuk

  • Peio Etxelekuk (EAJ) iragarri du Elgarrekin herriarentzat taldearen sorrera, beste 35 hautetsirekin batera, eta haiei batzera deitu dituzte elkargoko partaide guztiak. “Ildo ezberdinetako hautetsiak” biltzen dituela jakinarazi dute, herri txikietakoak dira gehienak, eta instituzioaren “deszentralizazioa” dute helburu, besteak beste.


2022ko azaroaren 15ean - 11:29
Peio Etxeleku IBBeko presidenteak bultzatu du talde politikoa. / Argazkia: EAJ.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 11n igorri zieten gutuna Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiei, gonbidatzeko instituzioaren baitan sortuko dute talde politikora batzera. Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko presidenteak bultzatu du Elgarrekin herriarentzat izenez iragarri duten taldea, eta beste 35 hautetsik izenpetu dute dagoeneko.

Elkargoak 2021eko martxoaren 20an eginiko biltzarrean erabaki zuten aukera dagoela 20 hautetsitik gorako talde politikoak sortzea, instituzioaren barnean. Gutunean azaldu dutenez, etiketa politikorik gabeko “talde askotarikoa” izango da, eta abendu hasierarako sortzea espero dute, Berria egunkariak jasotzen duenez. Sinatzaileen zerrendako izen ugari jeltzaleak dira, baina sustatzaileek azaldu dute “alderdi politikoetatik independentea” izango dela taldea, eta “gobernantza berri baten alde” egingo dutela.

36 hautetsietatik gehienak herri txikietakoak dira, eta, aurreratu dutenez, Ipar Euskal Herriko instituzio honen egitura “deszentralizatuago” bat dute helburu: “Aldarrikatzen dugu gure elkargoaren antolakuntza politiko eta administratiboak gure herriak eta lurraldeak errespetatu behar dituela”. Hortaz, “herri txikien alde” egiteko batu dira, baina ziurtatu dute “interes komuna eta lurralde osoaren zerbitzatzea” izango dutela ardatz. Ipar Euskal Herriko lurraldeen arteko desorekari aurre egin nahi diote.

EH Bai ere talde bat prestatzen

Etxelekuk bultzatutakoaz gain, elkargoan beste talde politiko bat eratzeko prestatzen ari dira, Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez. EH Bai da sustatzailea, eta hautetsi abertzale eta ezkertiarrak bilduko lituzke; halere, ez luke EH Bairen izena izango. Oraindik ez dute eskaera ofizialik egin, baina Kazeta.eus-en arabera jada badute 20 hautetsiren zerrenda.

Elgarrekin herriarentzat taldearen sinatzaileak:

Alexandre Bordes. Erango (Bidaxuneko lurraldea).

Christine Erdozaintzi-Etxart. Arhantsusi (Iholdi Ozitbarre).

Christian Guillemin. Arrueta-Sarrikota (Amikuze).

Emmanuelle Dallet. Basusarri (Errobi).

Michel Lahorgue. Basusarri (Errobi).

Pascal Neguelouart. Behorlegi (Garazi Baigorri).

Daniel Daraspe. Berrogaine-Larüntze (Zuberoa).

Guillaume Barucq. Miarritze (Euskal Kostaldea-Aturri).

Michel Etxeberri. Lekuine (Hazparneko lurraldea).

Bruno Jauriberri. Duzunaritze (Garazi Baigorri).

Peio Etxeleku. Kanbo (Errobi).

Gerard Bidegain. Garruze (Amikuze).

Philippe Masse. Haltsu (Errobi).

Anne-Marie Nadaud. Heleta (Hazparneko lurraldea).

Jean-Louis Etxart. Ilharre (Amikuze).

Xavier Lacoste. Irisarri (Iholdi Ozitbarre).

Marc Labeguerie. Jatsu (Errobi).

Francis Dagorret. Bastida (Hazparneko lurraldea).

Patrick Etxegarai. Landibarre (Iholdi Ozitbarre).

Ximun Akozeberri. Larraine (Zuberoa).

Laurence Samanos. Larresoro (Errobi).

Jean Pierre Harriet. Luhuso (Errobi).

Alain Dubois. Makea (Hazparneko lurraldea).

Herve Damestoi. Lekorne (Hazparneko lurraldea).

Pascal Dantiacq. Oragarre (Amikuze).

Manuel De Lara. Donibane Lohizune (Hego Lapurdi).

Manuel Vaquero. Donibane Lohizune (Hego Lapurdi).

Regine Larranda. Donoztiri (Hazparneko lurraldea).

Pierre Eiherabide. Donazaharre (Garazi Baigorri).

Andre Larralde. Donaixti (Iholdi Ozitbarre).

Beñat Arrabit. Arrosa (Garazi Baigorri).

Thierry Sansberro. Zuraide (Errobi).

Laurent Intxauspe. Donibane Garazi (Garazi Baigorri).

Michel Idiart. Lasa (Garazi Baigorri).

Claire Dutaret-Bordagarai. Uharte-Garazi (Garazi Baigorri).

Marc Saint Esteven. Milafranga (Errobi-Aturri).


Euskal Hirigune Elkargoa kanalean gehiago
2023ko martxoaren 15
Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...