Bernart Etxepareren “Linguae Vasnomun Primitiae” izango da protagonista klasikoen irakurketa jarraituan

  • Bilbo zaharra euskaltegiak ekainaren 3rako antolatu du klasikoen 14. irakurketa jarraitua. Bernart Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” etenik gabe irakurriko dute 8:00etatik 14:00ak bitarte.


2021eko maiatzaren 18an - 11:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antolatzaileek Etxepareren lanaren bi literatur ezaugarri azpimarratu nahi izan dituzte. Batetik, euskaraz idatzitako lehenengo liburua da, eta bestetik, poesia herrikoiaren eredu.

Ekainaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian, etenik gabe eta segurtasun neurriak beteta irakurriko dute Nafarroa Behereko apaizaren liburua.

Bilbo zaharra euskaltegiak modu originalean eman nahi izan du Arriagako irakurraldiaren berri eta Bernart Etxepare berpiztuak berak, lehen bizialdian idazten zuen bezalaxe idatzi du gutuna irakurraldiaren berri emateko eta antolatzaileei eskerrak emateko. Lotura honetan duzue Etxepareren gutuna.

Aurreko urteetan ondoko irakurketak egin dira: Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Miranderen Haur besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Atxagaren Obabakoak, Arestiren Harri eta herri, Sarrionandiaren Narrazioa Guztiak, Kafkaren Metamorfosia, Bordaren %100 Basque, Agirreren Kresala, Lertxundiren Otto Pette eta Landaren Ipuin hautatuak.


Irakurri gehiago: Euskara Bilbo Euskal Herria Bizkaia
Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 8
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.