Bernard Echeparecoaren gutuna

  • Bilbaoco herria benedica dadila. Ecainaren 3 goycian, Ariaga ancoquian, Linguae vasconum primitiae obra iracurico dute, çathica, anhiz gende artian. Meçu honetan igorten darauritzuet ene esquer hona, viocetic, niçaz eta orotaco lehen obraz orhit ciraten guçtioi.


2021eko apirilaren 30ean - 00:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eguiteco handia da CLASICOEN IRACURALDI ETENIC GABEA eta enetaco ohorea içanen da heuscarazco verce hanbat eskribaçaileri iossirik ene içena iqhustea. Ala enkontru hona! 2008an sorthu cen Axularen Guero obrarequi, eta ordutic yragan dira Moguel, Mirande, Saiçarbitoria, Uretabizcaya, Bernard Achaga, Aresti, Sarionandia, Cafca, Icharo Borda, Domingo Aguire, Lerchundi eta Maria Asun Landa. Oray ni. Urthe present honetan ehorc eztu uqhenen nic bano alegria handiagoric.

Gaynera, iracurquetaren vaytan, aste oroz lettratu excelente batzu minco içanen dira ene obraz: Tere Irastorça eta Aynguru Epalça, maiatzaren 31n; Coldo Içaguire, ecainaren 1ean; Xabier Amuriça, ecainaren 2an. Elas! Heuscalsaindiaren echian vilduco dira publicoqui solaz eguiteco, cantatzeco eta plazer harceco, arraxeco 19etatic aycinera.

Leqhu saynduya da Heuscalsaindia bascoen artian. O hango iaunak eta emaztiac, aytor cendut ortografian beqhatore niçala eta coplac ene ignoranciaren araura eguinac direla. Batzutan eskribacen diat “ycena” eta bercetan “içena”, hala “vihoca” nola “vioca”, “etchia” beçala “echea”, “ny” veçala “ni”, “berriz” eta “verriz”. Hiz oro gaizqui eskriba duquet. Misericordia, othoy. Ordu hartan cen regla faltac beharluque halacoric absolvatu.

Halaver dute varqhamenduya merexi ene obraco copla batzu. Nehor eztute ofenditu vehar eliçac, doctrinac, oracioneac eta manamenduyac. Garai hartan apezeq çuten eskribatu, haien munduyaz, eta horreyn penitencia vehardiat eguin. Dembora iragan da eta anhiz abançatu da, vana vici ninçaten egunetan, badaquiçue, gauçac bercela ciraden. Escusa ezten arren, sperança diat çuen iudicioan salvatuco nuçuela.

Ahanci gayzqui eguinac, othoi, eta hartu honac. Guehiago iaquin banu, segurqui çucenago eta hobe eskribatuco nuqueyen. Azquen finian heuscarak içan du melior fortuna sequatur (horetan clarqui ez ninzan enganatu). Barqhatu iraganeco personon beqhatu chipiak, gu ere muthatu guira. Yfernuco ene adisquide preciatuac eta nic oray erraten dugun beçala, gu bethi içanen guira emazten favore.

Arma! Arma! Mundu oro iracurqueta handira! Oray viçi balinbanynz eta ahalbanu, Bilbaora joanen ninçande, anhiz iende heuscaldun artian egoytera. Heuscalteguico adisquidequi, iqhasteco desira duyen hoyequi, iurista, poeta, advocatu eta acheterrac. Guçtioc elgarrequi lehen obraren çathi bat iracurcen.

Aspaldi niz hila, bana ecainaren 3an verce forma batetan viciric içanen niz. Ene leqhu hontatic, nyc ere gogo honez erranendut: Heusquara, ialgi adi Bilbaoco plaçara!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


Xabiertxok espainolez ikasi behar du

Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]


Jose Mari Rekarte. Gora gure ikastola
"Gure garaian inork ez zekien euskaraz eta orain, berriz, denek dakite"

Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]


2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Milaka euskaltzaleri dei egin die Kontseiluak Bilbon abenduaren 27an, “giharra erakusteko”

Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]


2025-10-06 | Sustatu
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Eguneraketa berriak daude