Zarama, Hertzainak, Kortatu, Barricada, La Polla, Eskorbuto, Cicatriz, RIP eta beste hainbat taldetako musikarien hitzak jaso ditu Begoña Atutxak Euskal rock erradikala: 80ko hamarkadako Martxa Handia dokumentalean. Gaur aurkeztuko dute filma, 20:00etan Bilboko Alondegian.
"Santurtzitik Bilbora, gaztetxe eta auzoetatik doa dokumentala euskal rock erradikalaren historiaren bila, hiriz hiri", dio filmaren afixak. "Protagonistek hitz egingo dute, haietariko asko dagoeneko gure artean ez dauden arren".
K2000 ekoizpen-etxeak egin du dokumentala Espainiako TVE telebistarako, eta aurki La2 katean emitituko dute. Aurre-estreinaldia ordea gaur izango da Bilbon, Alondegiko Live Music Experience erakusketaren baitan. Proiekzioa amaitzean, gainera, ikusleek Begoña Atutxa zuzendariarekin hitz egiteko parada izango dute. Sarrerak 4 euro balio ditu.
Live Music Experience
"Erakusketa baino gehiago", diote Alondegiko kideek, "Live Music Experience aukera bat da rock, soul, hip hop, metal, hiriko musika, reggae eta Estatu osoan azken 40 urteotako historia markatu duten bestelako musika-diziplinen onena gogora ekartzeko". Edukirik handiena Bilbori eta Euskal Herriari eskaini dietela gaineratu dute. Irailaren 2ra arte luzatuko da erakusketaren harira prestatutako egitaraua: Kulturen Atarian Bilbao BBK Live jaialdirako programatutako kontzertuetako batzuk izango dira; astearte eta ostegunetan, Gaztea Live-n barruan, ETBren artxiboko 26 kontzertu adierazgarri proiektatuko dituzte; eta tailer eta mintegiak antolatuko dira, besteak beste.
Euskal rock erradikala
1980ko hamarkadaren hasieran sortutako mugimenduaz mintzo diren dokumentalen artean, nabarmentzekoa da 2001. urtean Eriz Zapirainek zuzendutako Salda Badago izenekoa. Euskal rockaren hastapenei buruzko filma ARGIA.com-eko Multimedia kanalean duzue ikusgai.
‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.
Udako jai ibilbidea bukatu da, eta jende askok bere gorputza astindu du reggeatoiaren erritmora. Dantza horiek hauspotu dituen abestietako bat ere ez da euskaraz izan.
Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.
Asteazken honetan iragarri dutenez, Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu emango dituzte Hertzainak taldearen errepertorioa joz. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna jauregian ematekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, irailaren 25ean beste zita bat jarri dute 80ko... [+]
Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".
Bere itzulera iragarri du La Polla Records taldeak. Interneten sartuta jakin dut 84an atera zuela estudioko lehen albuma (Salve), eta 85ean bigarrena (Revolución). Gogoan dut, artean nerabezarora iritsi gabea banintzen ere, lehen bi disko haietako kantak Gasteizko Plaza... [+]
Evaristo Páramos buru duen La Polla taldea eszenatoki gainean ikusteko aukera izango da aurten, Hala Bedi irratiak informatu duenez. Taldearen 40. urteurrenarekin batera itzuliko dira zuzenekoetara.
Hitz lodi zaleak gara euskaldunak, gustatzen zaigu politika, gustatzen zaigu estrategia, iraganean galdu omen genuena etorkizunera proiektatzea, eta hura lortzeko urratsak aurrez ondo zehaztea. Kulturan ere halatsu, kinkan dela euskal kultura, gale edo gabe egiteko unea dela,... [+]
Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.
Txosna eta jaialdietan beti musika berbera entzuten dela, oraindik ere 80ko hamarkadan sortutako korronteetatik ari garela edaten, gero eta gehiago direla ingelesez sortzen duten musikariak… Tabernazulo (fisiko zein digitaletako) tertulietan gero eta ohikoagoak diren... [+]
Berri Txarrak taldeak bere webgunean erantzun dio Aragoiko PPren zentsura saiakerari.
Elena Lopez Aguirre Gasteizko kazetari beteranoak musika bete-betean bizi izan duten Euskal Herriko 25 emakumeren bizipenak jaso ditu Neskatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería de olvidar (Ediciones Aianai / Baga-Biga) liburuan. Batzuk besteak baino... [+]
Jul Bolinaga RIP musika taldeko kideari "lagun eta musikari moduan" omentzeko jaialdi handia egingo dute Arrasateko Monterron parkean ekainaren 27an.