Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

  • Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


2017ko ekainaren 22an - 09:14
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bere ibilbideari egindako aitortza da saria eta Muguruzak gaztetxeei eta Donostiako Egia auzoan dagoen Le Bukowski aretoari eskaini zion. "Gaztetxerik gabe ezingo zen ulertu nire musikari ibilbidea", azaldu zuen Muguruzak eta gogora ekarri zuen Donostian bere azken kontzertua Kortxoenea gaztetxean eman zuela.

Le Bukowski aretoaz ere hitz egin zuen, Adarra saria mereziko lukeela esanez. "Espazio horiek arriskupean daude, zaindu Bukowski" esan zuen, Eneko Goia alkatea ondoan zuela.

Behean ikus dezakezue Muguruzaren hitzaldia osorik.

 


Fermin Muguruza kanalean gehiago
2017ko ekainaren 22
Adarra Saria 2017
Ez da inoiz hilko

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...