Berri Txarrak: “Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea da”

  • Berri Txarrak taldeak bere webgunean erantzun dio Aragoiko PPren zentsura saiakerari.


2015eko irailaren 11n - 11:16
Berri Txarrak taldeak adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo du euren kontzertua debekatzeko PPk egindako eskaera.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Musika talde euskaldunak gaitzetsi egin du "adierazpen askatasunaren aurkako erasoa" eta gogora ekarri du 20 urteko ibilbidean ez duela "inongo auzitegiren ezelango salaketa, leporatze edota zigorrik jaso".

"Gu ez gara inoren txotxongilo, ez dugu inolaz ere gurea ez den gatazka batean erabili gaitzaten onartuko", jarraitzen du testuak. "Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea eta neurriz kanpokoa da".

Debeku eskaria

Irailaren 25ean Zaragozan iragarrita dagoen Berri Txarrak musika taldearen kontzertua debekatzeko eskatu dio Jorge Azcón PPko Zaragozako ordezkariak Zaragoza en Comúneko alkate den Pedro Santisteveni. Arrazoia: “talde euskaldunak terrorismoa goratu eta ETAko presoei babesa” ematen diela.

Kontzertua Zaragozako NATOren aurkako plataformak antolatu du, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak abiaraziko dituen maniobra militarren aurka. Berri Txarrak taldeaz gain Def con Dos, Siniestro Total eta Habeas Corpus taldeek joko dute, besteak beste. Irailean Plataformak egitarau zabala antolatu du: hitzaldi, kontzertu eta manifestazioekin.

Euskal Herrian ere eragina izango du operazio militarrak, Bardeetako tiro eremura 1.300 militar bideratuko baititu NATOk.

Euskal Rock Erradikala ere NATOren aurka 1983an

“Euskal Rock Erradikala” edo “Rock Radical Vasco”z ezaguna den 80ko hamarkadako musika mugimenduaren  lehen jaialdia Tuteran izan zen 1983. urtean. Herri Batasuna ezkerreko koalizioak antolatu zuen kontzertua, kasu honetan ere NATOren  aurka. Kontzertuan Barricada, RIP, La Polla, Basura, Eskorbuto, Zarama eta Hertzainak taldeak aritu ziren besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025eko urtarrilaren 22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

Eguneraketa berriak daude