EAEko ikastetxe publikoei berrikuntza eta aholkularitza zerbitzua ematen zieten Berritzeguneak murriztu eta eskoletan postu berria sortu du Jaurlaritzak: BeAtarra. Ikastetxe bakoitzean gutxienez bat, berrikuntzaz arduratzen dena. Estreinaldi nahasiaz eta eredu aldaketaren argi-ilunez mintzatu gara BeAtar batekin.
Aurrez ezagutu gabeko figurak gauetik goizera lur hartu du eskola publikoan, pasa den ikasturtean: 900 BeAtar denera, ikastetxe bakoitzean bat edo bi, irakas-orduetatik liberatuta eta zuzendaritzaren alboko, ikastetxeko esparru guztien diagnosia eta berrikuntza egiteko funtzioarekin (bizikidetza, hezkidetza, Agenda 30, digitalizazioa, metodologia aldaketak…).
Izena eman nahi ez duen BeAtar batek bere esperientzia kontatu digu. Hastapena kaotikoa izan dela dio, "korrika eta presaka" egin direla gauzak, eta ezjakintasun handia egon dela. Aipaturiko 900 BeAtarretatik, adibidez, heren bat izan dira ordezko irakasleak (pentsa, egokitu zaien eskola hori inoiz zapaldu gabeko irakasleak, eskola horretako diagnosi eta hobekuntzaz arduratzen), eta beste heren bat postu hori nahi ez baina hori egiten jarritako irakasleak.
“Hasiera oso gogorra izan da, azarorako hiru aldiz aldatu zituzten pautak eta antolaketa; 900 pertsonen bideo-deiak egiten genituen, irudikatu zer den 900 pertsonako bideo-dei bat, denak batera!”. Formakuntza oso inprobisatua izan dela gehitu du, azkar, presaka eta berandu iritsi dela (“programazioaren formakuntza maiatzean eman ziguten, ebaluazioari loturikoa ere berandu… Ikasturtea bukatzear, ez du zentzurik”).
Garbi du elkarrizketatuak: zeini galdetzen diozun, hobeto edo okerrago lur hartu du figura berriak bere ikastetxean. Eskola batzuetan gai izan dira rol berriari etekina ateratzeko, beste batzuetan ez dute asmatu zertarako baliatu postua, eta are gehiago, ikastetxe batzuetan bestelako hutsuneak estaltzeko baliatu dute baliabide pertsonal hori.
900 postu hauetan dirutza inbertitu du Eusko Jaurlaritzak, baina irakaskuntzan murrizketak egin eta batetik aurrezten duten dirua bestean jartzen dutela salatu dute ahots kritikoek.
Berritzeguneak fusionatu eta kopuruan murriztu dituzte, eta kaltetu nagusiak premia bereziko ikasleak dira. Ez dugu ahaztu behar Berritzeguneetan, berrikuntza eta aholkularitzaz gain, premia bereziei erantzutea dutela funtzio
Eta Berritzeguneak?
Berritzeguneen eredua irauli eta orain ikastetxe bakoitzak bere berrikuntza arduraduna izateak atomizazio arriskua dakar, nor bere zortzikoan ibiltzea. Hori ez gertatzeko, hurrengo ikasturterako BeAtarrak eragin-eremuka antolatu dituzte: eskualde edo eragin-eremuko ikastetxeetako BeAtarrak elkartuko dira.
Hain justu, Eusko Jaurlaritzatik Berritzeguneen protagonismoa deusaztatzen ari direla-eta, zonaldeka tokiko ikastetxeekin Berritzeguneek orain arte egin duten akonpainamendu eta aholkularitza galdu egingo dela kritikatu du hainbatek. Berritzeguneen zentralizazioa garbia baita: Bilbon dagoen Berritzegune Nagusiaren aterkipean doa dena (tokiko Berritzeguneetako langile batzuk ere zuzenean Berritzegune Nagusiko langileak dira). Dagoeneko zonaldeetako Berritzeguneak fusionatu eta kopuruan murriztu egin dituzte, eta kaltetu nagusiak premia bereziko ikasleak dira. Ez dugu ahaztu behar Berritzeguneetan, berrikuntza eta aholkularitzaz gain, premia bereziei erantzutea dutela funtzio, eta ikasturte honetan Berritzeguneetako pertsonal faltak ondorioak utzi ditu bai ikasleen behaketa eta balorazio psikopedagogikoan, bai familia eta eskolei ematen dieten laguntzan. Esaterako, bere ikastetxean ikasturte honetan ez dela balorazio psikopedagogikorik egin azaldu digu irakasle psikopedagogo terapeuta (PT) batek.
“Hezkuntza Sailarentzat kasik denerako komodin bihurtu gara, ebazpen guztietan aipatzen gaituzte, zeregin guztiak BeAtarren gain zamatu dituzte"
Gehiegizko zama eta Digicurri esperientzia
Berrikuntza arloan orain arte Berritzeguneak egiten zuena BeAtarrak egiteak zama handia jartzen du postu berriaren gain, dio elkarizketaturiko BeAtarrak: “Hezkuntza Saileko ebazpenei begiratzen badiezu, kasik denerako komodin bihurtu gara, ebazpen guztietan aipatzen gaituzte, zeregin guztiak BeAtarren gain zamatu dituzte, baina guk ez ditugu gai guztiak kontrolatzen, ez gara guztiari buruz dakiten super-heroiak”.
Adibiderako, Digicurri esperientzia: “Digitalizazioa eta curriculuma nola txertatu azaltzen du Digicurri programak, BeAtarrok kudeatu behar izan dugu, eta sekulako zama izan da; oro har, gainera, denontzat, irakasle guztiok egin behar izan dugulako formakuntza eta denbora eta indar xahuketa izugarria izan da, ariketak ez zeudelako ongi planteatuta, ordu asko izan dira... baina Next Generation-en dirua zegoen tartean, eta egin behar izan dugu”.
Kritikak kritika, eta bere argi-ilunekin, rol berriak aukera handiak ematen dituela ere badio BeAtarrak: uneotan, bere ikastetxean konpetentziaka eta eremuka nola aritu lantzeko baliatzen ari da denbora BeAtarra. Pixkanaka hainbat gauza hobetzen ari da administrazioa: datorren ikasturterako, esaterako, agindua zehaztu dute: printzipioz behin betiko lanpostua duen irakaslea izango da BeAtar funtzioa egingo duena, ez ordezkoa, eta eskola ezagutu behar du. Denborak esango du eredu aldaketa honek zein fruitu emango dituen.
Hori bai, garbi du elkarrizketatuak: faktore asko tarteko, ikastetxe batzuek beste batzuek baino laguntza gehiago behar dute eta hala eman behar zaie baliabidetan, egoerak oso ezberdinak direlako eta berrikuntzak ezin duelako bilakatu lehiarako elementu, batzuk aurrera eginez eta besteak atzean geratuz. Ildo horretan, EAEko Hezkuntza Lege berriak jasotzen dituen kontratu-programak kritikatu ditu Legebiltzarrean Zubiak Eraikiz elkartearen ordezkariak, berrikuntzari lotutako kontratu-programak direlako eta bere hitzetan “frogatuta dagoelako oso arriskutsua dela berrikuntza proiektuetan oinarrituta batzuk eta besteak lehiatzea, ardatz izan gabe inklusiorako baliabide gehigarriak”.
Ikasleen gurasoek salatu dute garraio publiko zuzenik ez dagoela eskualdetik Kanpusera heltzeko eta Renferen zerbitzuak luzatzen duela egunero bidaia, ia lau ordura heldu arte.
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.