Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek hezkuntza publikoa sendotu zuten eta orain, bada garaia behar bezala ezartzen ari direla bermatzeko.
Ezin zaigu ahaztu Eusko Legebiltzarrak 2023an babes sozialik gabe onartutako Hezkuntza Legeak ez duela hezkuntza publikoa erdigunean jartzen eta ez duela sistema eraldatzeko urratsik ematen, ezta sistema propio eta publikoa eraikitzeko ere. Alderantziz, dagoen eredua betikotzen du. Legeak “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa” sortu duela aldarrikatzen badu ere, ez du publikoa hezkuntza-sistemaren ardatz bihurtzen. Sare pribatua publikoaren parean kokatzen du, desoreka historikoak betikotuz.
Tamalez, grebei esker sinatutako akordioek ez dute saihestu Hezkuntza Sailak aplikatutako hezkuntza-politika pribatizatzaileen ondorioz ikaspostu publikoak desagertzea
Azken urteetan Hezkuntza Sailak aldebakarrez aplikatu duen hezkuntza-politika da honen adibiderik argiena: gelak ituntzeko gutxieneko ratioen jaitsiera, bi urteko gelen ituntzea, zaurgarrien banaketa ezartzea, gaineskaintzaren aurkako neurri eza… Aldi berean, itundutako ikastetxeen modulu ekonomikoaren %16 baino gehiago igo du Hezkuntza Sailak, baina doakotasuna bermatzeko ezarriko zituen kontrol mekanismoen arrastorik ez dago. Ezin dugu aipatu gabe utzi, ikasturte berriarekin batera, segregazioaren kontra eratu berri den batzordea enegarren itxurazalekeria ariketa dela.
Bitartean, Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoa behar bezala finantzatu gabe jarraitzen du. Hala, langileen lan-baldintzak hobetu eta hezkuntza publikoa indartzeko, greba eta mobilizazio ugari egin behar izan genituen pasa den ikasturtean. Tamalez, grebei esker sinatutako akordioek ez dute saihestu Hezkuntza Sailak aplikatutako hezkuntza-politika pribatizatzaileen ondorioz ikaspostu publikoak desagertzea. Ezta eskola publiko batzuk ixtea ere.
Argi dago, beraz, hezkuntza publikoaren alde borrokatzen jarraitzea ezinbestekoa dela, hezkuntza sistema babes sozialik gabe onartutako lege bat baino askoz gehiago baita. Gure gazteen, jendartearen eta, oro har, kohesioaren etorkizuna jokoan dago.
STEILASetik argi dugu borrokan jarraituko dugula. Pasa den ikasturtean lan-akordio berria sinatu genuen arren, hasi berri den ikasturte honetan ere, hezkuntza publikoaren alde tinko mantenduko gara. Arduraz eta erantzukizunez egingo dugu lan, lan-akordioak bere osotasunean eta adostutako baldintzetan ezar daitezen, baliabide publikoak sistema publikora bidera daitezen eta publifikazio prozesu sendo bat ireki dadin. Hezkuntza publiko bakarra, propioa eta euskalduna izan arte!
Haizea Arbide Aza, Rebeka Garzes Aldazabal eta Aintzane Gil Bragado
STEILAS sindikatua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]