‘Bateragune’ auzia ez dela berriz epaitu behar uste du Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltzak

  • Espainiako Auzitegi Gorenak berriz epaitu nahi ditu bost auzipetuak, baina Auzitegi Konstituzionalak ez. Fiskaltzaren iritzia ezagutu da astelehen goizean: "bistako kalte konponezina" ekarriko liekete bost kideei.


2023ko maiatzaren 22an - 11:00
Rafa Diez espetxetik irteten, 2017ko abuztuan, Iñigo Irun abokatuak lagunduta. Argazkia: LAB sindikatua / CC BY SA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 2018an utzi zituen bertan behera Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguezen zigorrak, ordurako zigorrak beteta zeudela. Dena den, ordutik, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera ireki nahi izan du kasua. "Hutsetik" zabaldu beharra zegoela esan zuten bertako hamasei epailek 2020ko abenduan.

Auzipetuen defentsak, Iñigo Iruin abokatuak, errekurtsoa aurkeztu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, eta behin-behinean bazen ere, 2021eko urrian, auzia berriz ez epaitzea erabaki zuten epaileek.

Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltzaren txostena ezagutzera eman du gaur El Mundo egunkariak. Horren arabera, "hobekuntzarik ez dakar" epaiketa errepikatzeak, eta, gainera, "bistako kalte konponezinak" eragingo lizkieke bost kideei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Justizia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!