Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

  • Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Irekia

2025eko uztailaren 17an - 13:48
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Auzitegi Gorenak Udalen Legean euskararen normalizazioa txertatzeko dekretuko hainbat artikulu baliogabetu ostean, Eusko Jaurlaritzak erabaki horren inguruko lehen iritzia eman du Maria Ubarretxena bozeramailearen ahotik.

Ubarretxenak “kezka” azaldu du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, eta esan du indar politiko batzuk gaia “judizializatzen” ari direla eta horrek “apurtu” egiten duela orain arte euskararen normalizazioaren arloan zegoen “itun soziala”.

“Ez dugu bat egiten erabakiarekin, sententzia irmoa da, baina oztopoak oztopo bidea egiten jarraituko dugu euskararen biziberritzerako”, esan du.

Jaurlaritzak helegitea jarri zion EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak dekretuaren hainbat artikulu bertan behera uztea agintzen zuen 2023ko iraileko ebazpenari, Voxek auzitara eraman ostean. Orain, Gorenak lurralde auzitegi horren erabakia berretsi du.


2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.