“Bateragune” auziaren epaiketa berriz egitea ebatzi du Auzitegi Gorenak

  • Auzitegi Goreneko bigarren aretoko hamasei epaileen artean erabaki dute, abenduaren 14an, "Bateragune" auzia berriz irekiko dutela. Aho batez hartu dute erabakia eta Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo litzateke. Beraz, berriz epaituko dituzte Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodríguez, nahiz eta denen artean 31 urteko kartzela zigor osoa bete zuten. Lehen aldia da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baliogabetutako epai bat berriz zabaltzen dena. Manuel Marchena epaileak zabaldu zuen zirrikitua egoera honetara iristeko.

     

2020ko abenduaren 14an - 08:13

Naiz hedabideak jaso duenez, epaileek epaiketa errepikatzea erabaki dute Europako Giza Eskubideen Hitzarmenaren 7 protokoloaren 4.2 artikulua kontuan hartuta, zeinak salbuesten baitu epaiketa birritan egiteko debekua auzi honen modukoetan. Erabakia hartzeko aretoaren beraren jurisprudentziaren aurrekarietan ere oinarritu direla adierazi dute epaileek.

Erabakia jakin aurretik Naiz hedabidean Ramon Solak eta Berrian Maddi Ane Txoperenak landutako aurrekariak ekarri ditugu ARGIAra. Hauetatik jasotakoa laburtuko dugu jarraian:

2009an atxilotu eta 2011n epaitu zituzten "Bateragune" auzian bost kide hauek eta guztira 31 urteko kartzela zigorra ezarri zieten. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, berriz, 2018an ebatzi zuen inpartzialtasunik gabe epaitu eta kondenatu zituztela. Eta Europako Auzitegiari men eginez, uztaila honen bukaeran iritsi zen ustez azkena behar zuen Auzitegi Gorenaren sententzia: bost auzipetuek jaso eta bete zituzten zigorrak baliorik gabe utzi zituen Gorenak berak.

Azpimarratzekoa da kasua itxi zen garai hartan inortxok ez zuela eskatu berriz zabaltzerik, ezta Illana Navia-Osorio fiskalak ere. Eta justu fiskal honek berak orain galdegin du kasua berriz zabaltzea, baliatuz Kataluniako independentistak kondenatzeagatik ezagun egin den Manuel Marchena epaileak irailean birebaluaketa bat planteatu ziela aldeei, oso modu zabalean.

Estrasburgoko epaiak dio auzipetuek eskatu behar luketela kasua berriz zabaltzea

Estrasburgoko epaiak dioena horrela itzuli du Maddi Ane Txoperena Berriako kazetariak: "Erreparazio modurik egokiena, printzipioz, auzia berregitea edo kasua berriz irekitzea litzateke, pertsona interesdunak hala eskatuta". Eta auzipetuek ez dute halakorik galdegin. Horixe argudiatuko du auzipetuen defentsak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
Amiantoaren biktimentzako funtsa “behingoz” martxan jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Bi urte igaro dira Espainiako Estatuan funtsa sortzeko legea onartu zutela, baina Pedro Sánchezen gobernuak oraindik ez du araudirik garatu eta ez du aurrekonturik funtsa diruz hornitzeko. Espainiako Kongresuan talde politiko guztiek aho batez eskatu diote, berriz ere,... [+]


Donostiako Polloe hilerriko gurutze frankista eraisteko eskatu du EH Bilduk

CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.


LAB-ek 50 urte bete ditu
Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik

1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Usansolon herritarrak kexu dira erdigunea tren geltokirik gabe uzteko erabakiaren aurrean

L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]


2024-07-16 | Hamaika Telebista
Osakidetza aurrekontu eztabaidatik kanpo utziko du EH Bilduk, Gobernuari “oxigenoa” emateko

Giro onean burutu da astelehenean Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren eta Euskal Herria Bilduko bozeramaile Pello Otxandianoren arteko bilera. Hala esan du Otxandianok berak ordu bat eta 40 minutu inguru luzatu den bilera bukatzerakoan. Pradalesek oposizioko... [+]


Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezker abertzaleko familia baten etxearen aurka tiro egin zuen polizia ohiari

Astearte goizean egitekoa zen epaiketa, baina akordioa egin dute aurretik fiskaltzak, akusazio partikularrak eta akusatuaren defentsak. Akusatuak onartu du 2019an tiro egin ziola Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari. Espetxeratzea ekiditeko indultua eskatuko... [+]


2024-06-10 | ARGIA
Barrena, EH Bildu: “Eskuin muturraren aurkako gotorlekua izango gara”

Iruñean egin dituzte adierazpenak EH Bilduko ordezkariek, emaitzak jakin eta gutxira. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak mezu bat igorri nahi izan dio “Euskal Herria osoari: kanpainaren azken zatian, amets bat eta erronka bat nuela plazaratu nuen, Hego... [+]


Eguneraketa berriak daude