Bartzelonako manteroak gogor kolpatu ditu krisiak, baina ospitaleak hornitzea dute lehentasun

  • Kalean ezin saldu, berez gogorrak dituzten baldintzak okerragoak bilakatu ditu krisi honek manteroentzat. Euskal Herrian bezala, baita Bartzelonan ere. Hango manteroen borroka ezaguna da eta oraingoan ere, ez dute bi aldiz pentsatu: Top Manta markako tailerrean maskarak, batak eta txano kirurgikoak josteari ekin diote, ospitaleak hornitzea helburu.


2020ko martxoaren 31n - 15:15
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Koronabirusaren krisia latz ordainduko dugu kale-salatzaileok. Mantarekin lan egiten dugunak lanik gabe geratu gara eta askok arazoak dituzte alokairua ordaintzeko edota oinarrizko elikagaiak lortzeko”. Gauzak horrela, gehien behar dutenei laguntzeko elikagai banku solidarioa sortu du Bartzelonako manteroen sindikatuak, premiazko produktuak jaso eta kaltetuak diren 154 familiak laguntzeko. Elikagaiak eman edo diru ekarpena egin nahi duenarentzat, moduak jarri dituzte.

Horrez gain, esan bezala, eta uneotan premia handiena ospitaleetan dela jakinik, hara begira jarri dituzte beren baliabideak. Mediku, erizain eta laguntzaileak lanean babes nahikoarekin aritu ahal izateko josten ari dira manteroak, eta horretarako, beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu dituzte tailerrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!