Autogobernua berritzeko Elkarrekin prozesu parte-hartzailea egin da larunbatean

  • Eusko Legebiltzarrak eta Eusko ikaskuntzak Elkarrekin autogobernua berritzen: herritarren gunea izeneko prozesu parte-hartzailea abiatu dute larunbatean Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Eusko Ikaskuntza

2018ko ekainaren 11n - 12:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

 

Talde txikietan bildu eta eztabaidan pasatu zuten goiza partaideek. Hiru galdera izan ziren eztabaiden oinarri: Subjektu politikoaren definitzea: zer eta nor gara? Nolakoak gara eta zer izan nahi dugu etorkizunean? Zertaz erabaki nahi dugu eta zer harreman mota izan nahi dugu beste lurralde eremuekin?

Alderdi politiko guztiak presente, PP ezik

Saioa aurrera eramateko oinarrizko printzipioak berdintasuna, errespetua eta eraginkortasuna izan dira. “Desberdintasuna da euskal gizartearen aniztasunaren isla eta partaide kideen arteko errespetuaren zaintza guztion ardura" dela azpimarratu du dinamizatzaileak eta filosofia hori aintzat hartuz ekin zaio eztabaidari.Alderdi politiko guztien ekarpenak egon dira presente, Alderdi Popularrarena izan ezik .

Autonomia Gobernuaren Konograma

2018ko udaberria: oinarrien inguruko eztabaida autogobernu lantaldean.

2018ko udazkena: oinarrien inguruko akordioa lantaldean.

2019ko negua: estatutu berriaren testu artikulatua Legebiltzarrera eraman eta Gorte Nagusien onarpenaren ondoren erreferendum bat berretsi.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude