Euskara eskakizuna “neurriz kanpokoa” dela-eta, beste lan deialdi bat baliogabetu dute

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Bizkaiko Foru Aldundiko lan publikoetan zeladore aritzeko deialdia, hamaika lanpostutik hamarretan C1 maila eskatzea "diskriminatzailea" delako, CCOO sindikatuaren hitzetan.


2025eko azaroaren 18an - 11:12
Eusko Jaurlaritza
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

CCOO sindikatuaren hitzetan, "derrigor bete beharreko indizea bikoizten zuelako" baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiko herri-lanetan zeladore aritzeko deialdia, hamaika lanpostutatik hamarretan (plazen %91n) eskatzen baitzuten euskarazko C1 maila. Eskakizuna "neurriz kanpokotzat" eta hortaz "diskriminatzailetzat" hartua izan dela jakinarazi du CCOO-k, plazaratutako oharrean.

Sindikatuak nabarmendu du hizkuntza eta lan eskubideak "erabat uztargarriak" direla, "proportzionaltasun linguistikoa errespetatuz gero". Eta, Eusko Jaurlaritzaren 9/2024 dekretua aintzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak nahitaez bete beharreko indizea lanpostu guztien %46,47koa dela dio, zeina baliogabetutako deialdiak nabarmen urratzen duen. CCOO-k gaineratu du euskarazko C1 titulazioa eskatzea "behin-behineko langileak baztertzea" dakarrela: "Baztertutako langileek urteak zeramatzaten lanean, aldi baterako kontratuekin, eta B1 eta B2 profil linguistikoak zituzten".


Euskara lan munduan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.